Heidegger eta Chillidaren arteko lankidetza abiapuntu

Artxiboko argazkian, Chillidak eta Heideggerrek elkarrekin moldatu zuten 'El arte y el espacio' artista liburuari eskainitako erakusketa./POSTIGO
Artxiboko argazkian, Chillidak eta Heideggerrek elkarrekin moldatu zuten 'El arte y el espacio' artista liburuari eskainitako erakusketa. / POSTIGO

Artista gipuzkoarrak eta filosofo alemanak elkarrekin osatu zuten 'Artea eta espazioa' liburutik eman dio izena datorren astelehenean Guggenheim Bilbao Museoan inauguratuko den erakusketari

Guggenheim Bilbao Museoak 'Artea eta espazioa' izeneko erakusketa inauguratuko du datorren astelehenean, abenduaren 4an. Eduardo Chillida euskal artistak eta Martin Heidegger filosofo alemanak 1969an gauzatutako lankidetza du abiapuntu erakusketa, hain zuzen. Elkarlanaren emaitza "artista liburu bat" izan zen, eta bertatik hartu du erakusketak izenburua.

Museo bilbotarretik jakinarazi dutenez, Heideggerren eta Chillidaren arteko aparteko elkarrizketan lekua, gauzen presentzia eta artearen eta zientziaren arteko harremana moduko kontzeptu eta galderakagertu ziren. Bada, horiek gaurkotu eta garatze aldera, nazioarteko artistek egindako ehundik gora lan ditu ikusgai erakusketak, eta azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historiaren gaineko berrirakurketa eskaintzen du.

Bestalde, larunbatean, abenduaren 2an, 10:30etik 13:15era, topaketa irekia izango da 'Artea eta espazioa' erakusketako artistekin. Marcius Galan, Agnieszka Kurant, Asier Mendizabal, Ivan Navarro, Damián Ortega, Sergio Prego eta Alyson Shotz izango dira bertan, eta Manuel Cirauqui erakusketaren komisarioa arituko da moderatzaile lanetan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos