Haurrentzako programazioa eskainiko du Zineuskadik Azokan

'Printze Txikia', aurkeztuko den filmetako bat./
'Printze Txikia', aurkeztuko den filmetako bat.

Aurten ere tailerrak eta emanaldiak antolatu ditu Irudienea gunean

Zineuskadi elkarteak, aurten ere, haur eta gazteentzako tailerrak eta emanaldiak antolatu ditu Durangoko Azokako Irudienea gunean. Emanaldiak hilaren 6an hasiko dira 'Zipi eta Zape' filme dibertigarriarekin eta ostegunean ikasleen egunaren testuinguruan marrazki bizidunak egiten ikasteko eta bikoizketa munduan murgiltzen hasteko tailerrak egingo dituzte goiz eta arratsaldez.

Asteartean hasita, Irudienea gunea Zinema Euskaraz programako filmez jantziko da. Adin ezberdinetako haur eta gazteak euskarazko zinemaren inguruan elkartzeko asmoz, 'Zipi eta Zape' filme familiarraren ondoren, ostegunean haur txikienentzako 'Laban Mamu txikia. A ze beldurra!' programatuko da. Zikloarekin amaitzeko, nazioarteko ospea izan duen 'Printze txikia' filma pantaila handian ikusteko aukera eskainiko da.

Abenduaren 7an goizeko 10:00etatik 14:30ak arte marrazki bizidunak nola egiten diren ikasteko aukera izango dute hiru ikasle taldek EHUko Arte Ederren Fakultatearen eta Zineuskadiren laguntzarekin antolatu diren tailerretan. Arratsaldean aldiz, 16:30etik 18:00etara eta 18:30etik 20:00etara bikoizketa tailerra eskainiko du Mixer Ikus-entzunezko Zerbitzuak Zineuskadirekin batera. Gazteek ikus-entzunezkoetan erabiltzen diren teknika eta trikimailuak ikasteko aukera paregabea eskaintze dute tailer hauek. Pasa diren edizioetan izugarrizko arrakasta izan zuten ikastaro hauek, eta aurten ere parte hartze handia espero da.

Hona hemen filme eta tailerren programa osoa:

Abenduak 6, asteazkena, 15:30etik 17:15era, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla (Oskar Santos, 2016, 100 min.) Familia eta gazteentzako.

Abenduak 7, osteguna, 10:00etatik 14:30ak arte Marrazki bizidunen tailerra (Hiru txanda). 16:30etatik 20:00rak arte Bikoizketa tailerra (Bi txanda).

Abenduak 9, larunbata, 15:30etik 16:30era Laban, mamu txikia. A ze beldurra! (Alicja Jaworski, Alicia Björk, Karin Nilsson, Lasse Persson, Per Åhlin, 2006, 45 min.) Haurtxo txikienentzako.

Abenduak 10, igandea, 15:30etik 17:30etara, Printze Txikia (Mark Osborne, 2015) film arrakastatsua eskainiko dute (108 min.) Familia eta gazteentzako.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos