Jolas literarioak, haurrengan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko

Jolas literarioak, haurrengan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko
DV

Haur literatura aretoen zirkuitua antolatu du lehen aldiz Galtzagorrik, Gipuzkoako lau herritako liburutegitan

2000. urteaz geroztik ari da Galtzagorri Elkartea areto literario berriak sortzen. Areto literario horiek, hain zuzen, jolas literarioak dira Galtzagorriren ikusoegitik, eta haurrek horietan modu aktibo batean parte hartzea dute helburu, ekimena baliatuz haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Azken urte hauetan Euskal Herri osoko liburutegietara iritsi da Galtzagorri areto literarioekin eta, esperientzia horretan oinarrituta, proposamen berri bat dakar: 'Jolasten irakurzaletu haur literatura aretoen zirkuitua'. Oraingo honetan, lau areto hautatu, berritu, eguneratu eta zirkuitua dideratuko du horietan urritik abendura bitartean, Gipuzkoako eskualde ezberdinetan zehar. Hala, Haur literatura aretoek osatutako egitarau oparo bat prestatu du Ordizia, Errenteria, Andoain eta Arrasateko liburutegietaraino iritsiko dena. Zirkuitu hau Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Zuzendaritzari eta aipatu lau udaletako babesari esker gauzatuko da.

Literatura aretoak bedi dira jolaserako aitzakiak. Diziplina artistiko desberdinak biltzen dituzte aretoek eta horregatik hauen sorreran alor desberdinetako profesionalek hartzen dute parte: musika, arte ederrak, diseinua, ikus-entzunezkoak, animazioa, antzerkia... egiten duten artisten lana biltzen dute. Hauetako bakoitzak gai zehatz bat jorratzen du, euskarazko Haur Literatura erabiliz.

'Adur, adur, ez naiz zure beldur' beldurraren aretoa; 'Haur Poesia aretoa' haurrentzako poesiaren ingurukoa; 'Itsaspeko Bihotzak' genero berdintasunari eta hezkidetzari eskainitakoa eta 'Labirintoaren erbestean' abentura eta bidaiei buruzko Haur Literatura aretoa aukeratu ditu Galtzagorri Elkarteak lehendabiziko zirkuitu honetarako. Hamarna saio eskainiko dira, gutxienez,

Egutegia honakoa da: Ordiziako Barrena Kultur Etxean, urriaren 16tik 30era, haur poesia aretoa. Errenterian, Bizarain ikastetxeko liburutegian, azaroaren 6tik 17ra, 'Adur, Adur, ez naiz zure beldur' beldurraren aretoa; Andoaingo Gazte Lekuan, azaroaren 22tik abenduaren 4ra, 'Itsaspeko bihotzak' aretoa eta, azkenik, abenduaren 27tik urtarrilaren 12ra, 'Labirintoaren erbestean' aretoa Arrasateko Udal Bibliotekan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos