Hastera doa Sarako Idazleen 35. Biltzarra

Idazleen Biltzarra, iaz, artxiboko irudian/Usoz
Idazleen Biltzarra, iaz, artxiboko irudian / Usoz

120 idazle, 25 argitaletxe eta hamabost elkartek hartuko dute parte, eta hitzaldiak ere izango dira herriko kiroldegian

DV

Aste Santuaren eta Pazko-astearen artean kokatuko da aurtengo Sarako Idazleen Biltzarra, 35 urte beteko dituen honetan. Bi egun iraungo ditu, iaz bezala: bihar hasiko da, igandez, astelehenera arteko hitzordua. 120 idazle, 25 argitaletxe eta hamabost elkartek hartuko dute parte, eta hitzaldiak ere izango dira.

Ohi bezala, Sarako kiroldegian egingo dute liburu-azoka Euskal Herriko idazleekin, euskaldunak izan ala ez. Biltzar sariak ere banatuko dituzte. Auxtin Zamora olerkaria, Hatsa poesia ekimenaren sustatzaile nagusia eta Jean-Claude Larronde historialaria dira aukeratuak.

Besteak beste, Koldo Zuazo hizkuntzalaria ere han izango da, argitaratu berri duen 'Sarako euskara' hiztegia aurkezten.

Igandean arratsaldeko 15:00etan jarriko dute martxan biltzarra, asteleheneko iluntzera arte egongo dena zabalik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos