«Hanpatu egin da gerra osteko Elizak euskararen alde egindako lana»

«Hanpatu egin da gerra osteko Elizak euskararen alde egindako lana»
MORQUECHO

Jerardo Elortzak ez zuen aparteko giro euskaltzalerik ezagutu seminarioan. Lekuona eta Garro ziren salbuespena

F.I.

Gizon honekin hitz egiteak esan nahi du «huntaz eta hartaz» jardutea. Gai batek segituan dakar bestea.

'Fan' [Joan]. «Esan ohi da hauxe dela Oñatiko hitz enblematikoa, baina ez da Oñatiko hitza bakarrik. Bizkaiko zenbait tokitan ere agertzen da, eta Hondarribian, eta Nafarroan ez dakit non... Oñatin bazegoen j-f joko berezi bat: Joane asko Fane ziren».

Herri oso bitxia. «Oñati herri berezia izan da, lehenengo jaurerri eta gero konderri izan zelako. 1845ean sartu zen Gipuzkoako probintzian. Horrek markatu egin zuen herria, oñatiarrak 'kondepekoak' ziren, dependentzia bikoitza zeukaten, erregearena eta kondearena. Pentsa, Oñatin hiru alkate egoten ziren: kondeak izendatutakoa, herriak izendatutakoa eta hermandadearena. Herriarena jauntxoek aukeratzen zuten, eta kondearen onespena behar zuen».

Geografikoki ere Oñati berezia da. Gipuzkoako bailarak zuzenak eta estuak dira, hegoaldetik iparraldera doazenak. Oñatin, berriz, madura zabalak zeuden, hau da, lautadak. Horregatik egon ziren hainbeste baserri, laurehun eta piko, eta batzuk bikoitzak; eta hamabost-hamasei auzo baserri girokoak».

Araba. «Harremanak Arabarekin handiak ziren. Arlaban eta Sandrati [San Adrain] artean zamalbide asko zeuden, zamari-bideak. Calahorrako galtzada izenekoa ere bazegoen, Arantzazutik hurbil pasatzen zena, San Juan Artiatik-eta. Calahorrakoa zergatik? Oñati elizbarruti horretakoa zelako, eta Legazpi, berriz, Iruñekoa. Horregatik euskalkien muga bi herrion artean? Kasualitatea beharbada? Oñatitik gora, Arabara bidean, bi benta zeuden: Arrikrutzekoa eta Artiakoa».

Eliza etaeuskara. «Hanpatu egin da gerra osteko Elizak euskararen alde egindako lana. Nik ezagutu nituen Saturraran eta Donostiako seminarioak, eta haietan, ofizialki, astean behin baino ez zegoen euskara eskolarik. Bi irakasle euskaltzale bakarrik ikusi nituen: Anton Garro eta Juan Mari Lekuona. Behin Juanito San Martin etorri zitzaigun seminariora, Iparraldeari buruz hitz egitera, eta orduan enteratu nintzen Arnaga non zegoen».(Barreak).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos