Hamaika lagun hautatu dituzte MarraziOak Topaketetarako

Elena Odriozolak, irudian, eta Gustavo Puertak gidatuko dituzte aurtengo topaketak/J. M. López
Elena Odriozolak, irudian, eta Gustavo Puertak gidatuko dituzte aurtengo topaketak / J. M. López

Haurrentzako liburuak ilustratzeko teknika, genero eta estrategia ezberdinen inguruko formazioa eskaintzen zaie urtero aukeratutako ilustratzaileei topaketan

DVDonostia

MarraziOak IX topaketetan hamaika ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak gidatuko dituzte aurtengo topaketak eta haiek izan dira aurkeztutako ilustratzaileak hautatu dituztenak bakoitzaren lanak aztertu ondoren.

Hauek izan dira hautatuak: Olaia Martinez, Saioa Burutaran, Maite Gurrutxaga, Anaitz Igoa, Ibon Markaida, Ainara Altuna, Ainara Azpiazu (Axpi), Helena Azkarragaurizar, Izar Etxeberria, Yolanda Yubero eta Iñaki Martiarena (Mattin).

Datorren astelehenean, irailaren 11n, hasiko da Galtzagorri Elkarteak urtero antolatzen dituen MarraziOak Ilustratzaileen Topaketen IX. edizioa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritzak babestuta, Donostiako Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16) egingo dira hirugarren urtez.

Aurtengoan, "Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin" lelopean burutuko dira. Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta literatura eta arte adituak hautatutako 11 ilustratzailek hartuko dute parte, irailaren 11tik 15era burutuko den haur txikientzako liburuak sortzeko tailer honetan. Genero hau gure artean ia ezezaguna izateaz gain, oso gutxi garatu dela uste dute antolatzaileek. "Irakurtzen ez dakiten haurrentzako liburuak sarri ez dira irakurgaitzat ere hartzen, haur txikiek irakurtzen al dute ba?", erreflexionatu zuten aurkezpenean.

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren babesarekin antolatzen dituen MarraziOak topaketek 9. edizioa beteko dute aurten. Astebeteko lantegi intentsibo honetan, haurrentzako liburuak ilustratzeko teknika, genero eta estrategia ezberdinen inguruko formazioa eskaintzen zaie urtero aukeratutako ilustratzaileei. Aurten irailaren 11tik 15era egingo da Komikigunean. Bost egunetan zehar, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara egingo dute lan honako ilustratzaileek: Olaia Martinez, Saioa Burutaran, Maite Gurrutxaga, Anaitz Igoa, Ibon Markaida, Ainara Altuna, Ainara Azpiazu (Axpi), Helena Azkarragaurizar, Izar Etxeberria, Yolanda Yubero eta Iñaki Martiarena (Mattin).

Gustavo Puerta literatura eta arte adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko dituzte topaketak eta hauxe da landuko duten gaia: "Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin. Haur txikientzako liburuak sortzeko tailerra". Haur txikientzako liburuak sortzearen erronkari helduko diote, beraz, aurtengo MarraziOak-en: bere konplexutasunagatik, zabaltzen dituen esperimentatzeko aukerengatik eta dakartzan komunikazio eskakizunengatik Haur Literaturaren baitan nabarmentzen den alorren bat baldin bada, hau, ezbairik gabe, haur txikientzako liburuena baita.

5 egunez, 7 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa izango da.

Fotos

Vídeos