Guggenheim Museoak bere historiako "urterik onena" bizi du

Jeff Koons, Guggenheim-en egin zuen erakusketan/Gillenea
Jeff Koons, Guggenheim-en egin zuen erakusketan / Gillenea

Europan autoekoiztutako kultura-erakundeen artean buru izaten jarraitzen du Museoak bere XX. urteurrenean

DV

Aparta izan da 2017. urtea Guggenheim Bilbao Museoarentzat, balantze-oharrean jakinarazi dutenez. Bai erakusketak ikustera bertaratutako bisitari-kopuruari dagokionean, kultura-jardueretako TopARTE programetan publikoak izandako parte-hartze altuaz gain eta urte honetan jasotako aitorpenekin batera, Museoa osasun betean dagoela esan daiteke.

Bisitariei dagokionean, errekor historikoa hautsi da, Museoa ireki ondorengo lehen urte osoa izan zen 1998ko zenbatekoa gainditzera iritsi den kopuruarekin, kontuan izanik gainera lehen urte horrek hedabideetan izan zuen entzutea ezohikoa izan zela. Museoaren "arrakastaren jasangarritasunaren isla" da aurtengo datua, hala nola lurraldearen bultzatzaile gisa duen gaitasunaren isla. Adibidez, 300.000 pertsonak baino gehiagok gozatu zuten 'Reflections' zuzeneko ikuskizunaz, non Frank Gehryren eraikina mihise bilakatu zen lau gauez, Museoaren eta hiriaren historia erakusteko bidaia sentsorial batean. Bertan izan zen publikoaz gain, milioika pertsonek ikusi ahal izan zuten mundu osoan, komunikabide desberdinen bitartez.

1.322.611 dira 2017an museora gerturatu diren bisitariak, 2016arekin alderatuz gero %13ko hazkundearekin. Bere aldetik eta bere momentuan, historiako bigarren urte onena izan zena eta, ondorioz, 153.207 bisitaritan eman da hazkunde hori. Izan ere, orain arte 1998. urtea bazen arrakastatsuena bisitari-kopuruari dagokionez, aurten kopuru hori 15.411 bisitarirekin gainditu da.

Jatorri geografikoa kontuan hartuz gero, aurreko urteetan bezala mantentzen da atzerritarren ehuneko altua (bisitari guztien %62a); gehienbat Frantziatik, Britainia Handitik, Alemaniatik, Ameriketako Estatu Batuetatik eta Italiatik datozenak. Euskal Herritik datorren bisitariena %21ean kokatzen da, aurreko urtean baino %10 gehiago; Estatuko gainontzeko bisitarien portzentajea, bere aldetik, %17koa da.

Arrakastaren gakoa: arte-programazioa

Arte-programazioa izan da bisitarientzako museoak 2017an izan duen erakargarritasunik handiena, propio museoaren XX. urteurrenerako diseinatua. Aipatzekoa da gainera 'Espresionismo Abstraktua' erakusketak izandako ikusle-kopuru handia; 356.641 bisitari gerturatu ziren otsaila eta maiatza artean, sasoirako altua suertatzen den kopuru bilduz. Esparru digitalean, webguneak ere iaz baino %18 bisitari gehiago izan zituen.

Museoaren jarduerari esker Euskadin sortutako eskariaren guztizkoa 495,5 milioi eurotakoa izan da eta guztira, 433,7 milioi euroko ekarpena egin zaio Barne Produktu Gordinari. Beste urte batez, Europako kultura-erakundeen artean buru izaten jarraitzen du Museoak autofinantziazio-mailan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos