Gore zinema eta heavy metal musika izango dira protagonista

'Night of the Slasher' filmeko irudia. / DV

Gorefest jaialdiaren 17. edizioa egingo da uztailaren 14an Bermeon

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Zinemaren 'alde ilunena' gogoko dutenek hitzordua dute uztailaren 14an Bermeon (Bizkaia), Gorefest jaialdiaren 17. edizioarekin. Aurten, protagonista bereziak ikara eta heavy metal musika izango dira, antolatzaileek adierazi dutenez.

Horrela, film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako Gorefest jaialdian. Aurreko edizioetan bezala, terrorearekin, gorearekin, suspentsearekin, umore onarekin eta, aurten, heavy metal musikarekin ere gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Sarrerak 3 euro balioko du.

Gorefest 2017 iluntzeko 20:30ean hasiko da, Nestor Basterretxea aretoan, munduko hainbat tokitako hamar film laburren emanaldiekin: "Mr. Dentonn' (Ivan Villamel), 'Into The Mud' (Pablo Pastor), 'You're Gonna Die Tonight' (Sergio Morcillo), 'Behind' (Angel Gomez Hernandez), 'Night of the Slasher' (Shant Hamassian), 'Servicio de habitaciones' (Saul Gallego), 'Un hombre dulce' (Javier Chavanel), 'Por eso no tengo hermanos' (Paco Cavero), 'Verde pistacho' (Paco Cavero) eta 'The App' (Julian Merino). Gainera, aurpegi ezagunak aurkitu ahal izango dira filmen emanaldian.

Ondoren, gaueko 23:00ak aldera, luzemetraien saio bikoitza ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek. Ezustea mantentzeko, antolatzaileek jaialdiaren egunean bertan jakinaraziko dute saioan zein film ikusiko diren.

Spookypheria Productions elkarteko kideek azaldu dutenez, animaziozko aktoreek ere parte hartuko dute jaialdian herriko kaleetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera, 'giro heavy ikaratsua sortuz'.

Gorefest 2017 iragartzen duen kartelari dagokionez, Iker Bengoetxea diseinatzaile bermeotarrak egin du, eta irudiaren protagonista Estefania Garcia In Mute talde balentziarraren abeslaria da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos