Getaria eta Zarautz artean ehizatutako balearen istorioa, bederatzi iruditan

Maiatzaren 27ra arte ikus daitezke Donostiako Untzi Museoan 1763ko gertakariaren bigarren mendeurrenerako Rafael Munoa artistak egin zituen horma-pinturak

Istorio ederra kontatzen dute, eta istorio polita dute, Donostiako Untzi Museoan, erakusketa luzatu ondoren, maiatzaren 27a arte ikusgai dauden Rafael Munoa artista donostiarren horma-irudien. 1763an Getaria eta Zarautz arteko uretan gertatutako bi baleen harrapaketa irudikatu zuen bederatzi iruditan, bigarren mendeurrenerako. Hartara, Getarian izan ziren ikusgai 1963an. Desagertu ziren gero bistatik, eta orain, Getariako Udalak lagata, Donostiako museoan ikus daiteke Gipuzkoaren itsas istoriaren pasarte garrantzitsu eta liskartsu bat modu koloretsu eta gaur-gaurkoan kontatzen duen lana.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos