Gazteentzako euskarazko literatura testuek laguntza izango dute

Neska gazte bat liburu artean aurtengo liburu egunean.
Neska gazte bat liburu artean aurtengo liburu egunean. / EPA

Euskarazko ipuin eta nobela laburrak ere sustatuko ditu diruz Jaurlaritzak, bi atal berriok 40.000na euroko laguntzak izango dituztelarik

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2017ko ekitaldian kultura sortzeko diru laguntzak onartu berri ditu. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako deialdi berriak orain arteko modalitateei eutsi eta beste bi gehitu ditu: gazteei zuzenduriko euskarazko literatura testuak eta euskarazko ipuin eta nobela laburrak. Deialdi honetara bideratutako aurrekontua, guztira, 333.600 euroko da, iaz baino 43.600 euro gehiago, Jaurlaritzako arduradunek iragarri dutenez.

Deialdiaren helburua antzerkian, zineman, musikan eta literaturan kulturaren sormena bultzatzea da, sortzaileen bidea erraztuz. Sortu berri diren bi modalitateek 40.000na euro izango dituzte, eta musika konposiziorako diru laguntzetarako 5.000 euro gehiago izango dira aurten.

Zinemagintzarako diru laguntzen berregituraketa dela eta, gidoiak egiteko diru laguntzak murriztuko dira deialdi honen barruan (41.400 euro gutxiago). Hala ere, jaitsiera hori beste faseetan konpentsatzen da eta, guztira, iragarri zen bezala, zinemagintza sustatzeko diru laguntzek iaz baino diru gehiago izango dute (2.660.000 euro banatuko dia, iaz baino 718.600 euro).

Sei modalitateetarako aurreikusten den zuzkidura honela banatuko da: antzezlanetako testuak, 52.000 euro; zinema gidoiak, 100.000 euro; musika konposizioa, 50.000 euro; proiektu eta prototipoen aurretiko diseinuak (Ikertu), 51.600 euro; gazteentzako euskarazko literatura testuak, 40.000 euro; euskarazko ipuin eta nobela laburrak, 40.000 euro.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos