Andrea Ganuzaren txanda Komikiguneko 'Izkutukoak' zikloan

Andrea Ganuza nafarra, Donostiako Tabakaleran egindako jardunaldi batzuetan./
Andrea Ganuza nafarra, Donostiako Tabakaleran egindako jardunaldi batzuetan.

Ekimenaren helburua da urtean zehar autoedizioaren munduan dabiltzan egileen lanak ezagutzera ematea

Martxoan abiatu zen Donostiako Komikigunean 'Izkutukoak' izeneko ziklo berri bat. Irkus (M) Zeberioren erakusketarekin hasi zen. Ekimenaren helburua da urtean zehar autoedizioaren munduan dabiltzan egiteen lana ezagutzera ematea. Hain zuzen ere, eremu horretan mugitzen den Guillotina kolektiboak dihardu komisario lanetan, eta hautatu dituzten marrazkilari guztien gauzak egiteko era hori ordezkatzen dute. «Euskal jatorriko izkutuko sortzaile hauen lanarentzat leiho bat izan nahi du» azaldu zuten antolatzaileek 'Izkutukoak' aurkeztu zutenean.

Joan den ostiraletik, maiatzak 4, ekainaren 1era arte, Andrea Ganuza (Iruñea, 1988) nafarraren lana ikus daiteke Koldo Mitxelena Kulturguneari atxikitako Komikigunean. Ganuza da, hain zuzen, zikloaren baitan bere lana erakutsiko duen bigarren egilea.

Bere lanak «patroi sozio politikoen aurka borrokatzen duten banakako eta kolektiboen arazoen inguruan hausnartu egiten du», aurkepen oharrean dioenez. Fanzine, editore txiki eta egineentzako topagune gisa jaiotako Iruñeko PUMPK! Autoedizio Festibaleko antolatzaile ere baden Andrea Ganuzak «politikoki egokia denaren inguruko galderak planteatzen dizkigu, honetarako komiki autobiografikoa eta umore beltza askatasun, lorpen eta ikasteko tresna moduan erabiliz».

Erakusketa ikus daiteke Errege Katolikoen kalean dagoen Komikigunean astelehenetik ostiralera, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos