'Haria galtzen' erakusketa Igartubeitin

Zazpi sortzailek osatutzen dute lan-taldea/A. Ibargutxi
Zazpi sortzailek osatutzen dute lan-taldea / A. Ibargutxi

Ehuna espresio, arte, artisautza eta diseinurako tresna bezala aldarrikatuko dute artistek urrirarte

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Igartubeiti Baserri Museoan, ekainaren 10etik urriaren 1era ikusgai izango den erakusketa honek zuntza adierazpen artistiko gisa aldarrikatzen du, ikuspuntu berrietatik, historiaren eta euskal ohituren arteko harreman estua ezagutzera emateko aukera ere eskainiz.

'Haria galtzen' zazpi sortzaileen, Lola Altolagirre, Idoia Cuesta, Arantxa Díez Redondo, Karmen Esnaola, Kris Meraki, Yolanda Sánchez eta María Zubizarreta, lanak erakusten dituen erakusketa kolektiboa da. Artista hauek, beraien artelanen bitartez, gaur egun gure iraganak eta bereganatutako oinordetzak duten presentzia zein garrantzitsua den azpimarratzen dute, tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko solasaldian.

Artelanak baserriko askotariko guneetan erakusten dira eta uztartzen dira Igartubeitiko familiaren beharrizanak asetzen zituzten produktuekin (artoa), materialekin (maluta, zumea, lihoa, artilea), objektuekin eta baserritarrek burutzen zituzten lanekin eta zereginekin.

Alde batetik, erakusketak aspaldiko teknikekin egin daitezkeen sorkuntzak erakutsi nahi ditu eta bestetik, zuntza arte lan tridimentsionalak, berriak eta esperimentalak sortzeko beste euskarri batzuk bezain baliagarria dela erakutsi nahi du.

Era berean, erakusketak zuntz aukera ezberdinak ezagutzera ematen ditu. Horrela, zuntz hauekin sorkuntzak egiteko erabil daitezkeen teknika ezberdinak erakusten ditu: irazki-hari garaia, irazki-hari baxua, irutea, saskigintza teknikak, enfeltratuak, brodatuak, tinteak eta abar.

Erakusketan Gipuzkoako Foru Aldundiko funtsetako eta Gordailuan, Kultur Ondare Higigarriaren Zentroan babestutako ehungintzarekin erlazionatutako piezen bilduma dago ikusgai, goruak, ezpatak eta ardatzak bezalako tresnak.

'Haria galtzen' erakusketa Cristina-Enean izan zen ikusgai 2016ko abenduan, 13 artisten lanekin. Igartubeitin erakusketaren ikuspegi berri bat eta berrinterpretazio bat eskaintzen da, testuinguru berri batean eta elementu berriak txertatuz.

Irailak 10ean Lola Altolagirre artistak 'Arto-hostoen alfonbra' tailerra eskainiko du, 11:00etatik 14:00etara. Antzinako teknika landuko dute parte hartzaileek, arto hostoekin nola egiten ziren alfonbrak Euskal Herrian.

'Haria galtzen' erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan ekainaren 10etik urriaren 1era.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos