Film laburren festa domo geodesikoaren barruan

Hiru egunez, Egiako Blas de Otero plazan kokatutako gune berezia izango da Donosskino jaialdiaren emanaldi-areto nagusia

Ostegunetik larunbatera, uztailaren 6tik 8ra, film laburrak protagonista dituen zinemaren inguruko festa egingo da Donostian, Donosskino izenpean. Nazioarteko izaera duen jaialdia, festatik ere asko duena, urtean zehar Donostian zinemarekin erlazionatutako jaialdiek osatzen duten eskaintza zabalarekin bat egiteko heldu da. Azpimarratzekoa da, hain zuzen, orain arte ez zegoela formatu honi esklusiban eskainitako zinemaldirik.

Kristonkino kolektiboak sustatutako ekimena hutsune hori betetzera dator, publikoari eskainiz hiru egunez arreta handiz aukeratutako film laburrak ikusteko aukera. Debalde, gainera. Non aukeratua izan dute, 1.200 film labur aurkeztu baitira festibalera.

Horren ezaugarri berezienetako bat emanaldi-areto nagusia izango da, areto zinez bitxia, ekitaldirako espresuki egindakoa. Bitxikeria hori domo geodesiko bat da, "60eko hamarkadako Zinerama ibiltariaren idea berreskuratu nahi duena". Parekorik ez duen zinema-areto honek 14 metroko diametroa eta 7 metroko altuera ditu, 170 ikuslerentzako kapazitatearekin.

Kristonkinok ohar batean dioenez, "erabaki honekin nobedade eta ikusgarritasunagatik apustu egin nahi du, zinema ekitaldi soziala bezala berreskuratzeko". Aldi berean, kolektiboaren kideek Egiako Blas de Otero plaza bizigarri eta oinarri kulturala duen aisia-espazio batean bihurtu nahi dute, aldameneko Tabakalera zentroaren proposamenekin bat etortzeko.

Sail eta ekintza ezberdinak Tabakalerako 4. Solairuan, Kutxa Kultur espazioetan, 6 eta 12 urte arteko haurrentzako laburmetrai tailerrak egingo dira, eta Ismael Martín-ek, laburmetraien distribuzioan aditua, masterclass bat eskainiko du.

Sail ofiziala festibaleko ekitaldirik handiena izango da. Bertan lehiatzeko 350 laburmetrai jaso dira, eta horiei nazioarteko beste 641 gehitu behar zaizkie lehiaketatik kanpo. Gainera, 213 laburmetrai saiatu dira Zinemakiddo-n, haurrentzat zuzendutako sailean, parte hartzen. Guztira 1.200 laburmetrai baino gehiago izan dira jaso direnak.

Azken egunean tailerretan egindako laburmetraiak ikusi ahal izango dira. Festibalari amaiera emateko lehenengo ekitaldia izango da, eta lehenago aipatu den bezala, plaza Zuloaga-n kokaturiko Príncipe Zineetan ospatuko da. Miren Aperribay, Jon Paul Arroyo, Menó Martín era Iñaki Ortiz-ek osatzen duten epaimahaiak hautatutako sarituen izenak zeintzuk diren zeremonia horretan emango dira ezagutzera. Gainera, Paco Sagarzazu aktoreari ohorezko Paco Sagarzazu aktoreari ohorezko saria emango diogu Gipuzkoako film laburren inguruan egindako ekarpenagatik.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos