Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko gazteen epaimahaian izen emateko epea, zabalik

Josemi Beltran eta Maria Jose Cantudo, Beldurrezko Zinemaren Asteko aurkezpenean/Sara Santos
Josemi Beltran eta Maria Jose Cantudo, Beldurrezko Zinemaren Asteko aurkezpenean / Sara Santos

150 pertsona hauek hautatuko dute 'Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28 Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria'

DVDOnostia

Hamabigarren urtez jarraian, Donostiako Udaleko Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 150 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 28. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete, urriaren 13a bitarte.

Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko aukeratzen diren gazteak (150 pertsona) Victoria Eugenia Antzokian elkartuko dira urriaren 27an, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko; guztira, hiru orduko iraupena izango du saioak. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen 'Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28 Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria'. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, aurreko urteetan horrela gertatu delarik, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 27ko emanaldira etorriko direla konfirmatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek ondorengoa jasoko dute egindako lan eta ekarpenarengatik: 28 Beldurrezko eta Fantasiazko Astean, Victoria Eugenia antzokian emango diren emanaldietara joan ahal izateko bi abonu, katalogo ofiziala eta '2000 maníacos' fanzine berezia.

Izena emateko, Gazteriako webgunean izena emateko fitxa bete besterik ez da egin behar. Era berean, esteka horretan, zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira, eta hautatutako gazteek bertatik baieztatu ahal izango dute parte hartuko dutela. Zozketa eguna urriaren 17a izango da eta hautatutakoen parte-hartzea urriaren 20a baino lehenago baieztatu edo ezeztatu beharko dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos