Ezohiko tokian aurkeztu du Morauk bere azken lana

Morau, emanaldiaren une batean./
Morau, emanaldiaren une batean.

Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean aritu da, gaixotasunari eta zaintzari hitza eta doinua jarri

Morau da Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da. Hernaniko kantautoreak "gizartearen kronistatzat" du bere burua, eta ironiaz eta samurtasunez beteriko kantuak plazaratu ditu orain arte grabatu dituen sei diskoetan. Abenduaren 4an, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Donostian, Euskararen Eguna ospatzeko Gipuzkoako Campusak antolatu duen programaren barruan, bere azken lana aurkeztu du.

Kantuen eta anekdoten bidez, Alzheimerrekiko bere amaren ibilbidea kontatu die bertaratuei, eta, bide batez, erizaintzarekin lotutako gaiak jorratzeko aukera izan dute, senitartearen eta zaintzailearen ikuspuntutik, hala nola diagnosiaren ondorioak, minaren eta zaintzaren gorabeherak, edo heriotzaren aurrean bizi izandako pasadizo hunkigarriak.

"Medikuntzan edo Bioetikan, askotan, gaixotasunaz hitz egiten dugu ikuspuntu orokor batetik. Baina zaintza harremanetan sartuz gero, han gaixotasunik ez dago. Dagoena da benetan existitzen diren gaixoak, hezur eta haragizko eta hitzezko izakiak, denak ezberdinak. Denak bereziak", azaldu du aurkezpenean Antonio Casadok, Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendariak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos