Ezin dio hazteari utzi Bakearen Museoak

Gernikan dagoen 'Guernica Gernikara' murala, margolan ezaguna herrira bueltan eramateko eskatzeko egindakoa/REUTERS
Gernikan dagoen 'Guernica Gernikara' murala, margolan ezaguna herrira bueltan eramateko eskatzeko egindakoa / REUTERS

Gernikako Bakearen Museoak 48.500 bisitari izan ditu 2017an, inoizko gehien

DV

Gernikako Bakearen Museoak 48.500 bisitari izan zituen iaz, 2017an, inoiz baino gehiago.GAuzak horrela, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak agur esan dio 2017. urteari "bisitari kopuru ikusgarriarekin", orain arteko handiena, 48.507 bisitari izan baititu, aurreko urtean baino 4.901 gehiago, eta ia 50.000 bisitarietara helduz.

Zehazki, Euskaditik bertatik joandako 9.356 pertsona izan dira Gernikako museoan, Espainiako Estatuko 11.654, Europako beste estatu batzuetako 22.810, Amerikako 3.250 eta beste lekuetatik heldutako 1.437, museoaren arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Gaurko Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Museoa izan zen lehenago. Herriko udalak sortu zuen 1998eko apirilaren 7an, Auzitegia eta Posta eta telegrafoetako bulegoak zeuden lekuan. Museo hori, museo historikotzat har zitekeen, Gernika-Lumoko historia jorratzen baitzuen, batez ere Gerra Zibila eta bonbardeaketa.

2002ko uztailaz geroztik, Gernikako Bakearen Museoa Fundazio bat da; beraren babesle eta sortzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gernika-Lumoko Udala direlarik. 2008. urtean bere 10.urteurrena bete zuen museoak.

Esan gabe doa Gernikako historia zabaltzea dela museoaren asmoa, bake-kulturaren oinarrizko ideiak eta herriaren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideiotan hezteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos