Borrar

'Euskalscreenings' atalean euskarazko bakarra izango da

Lunes, 23 de octubre 2017, 09:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atal desberdinak ditu bihartik aurrera Bilbon egingo den segie digitalei eskainitako jaialdiak. Sail ofiziala, «mundu guztiko sail digital onenak, superprodukzio handiak eta web sarean agertzen diren ahots berriak» biltzen dituena; 'Amets' izenekoa, ekoizpen independenteei emana; trailerrei eskainia eta, azkenik, 'Euskalscreenings' deitua, «euskal ekoizpen onenen erakusketa». Horiekin batera, harremanak egiteko eta tratuak ixteko azoka ere badu- Hor egongo dira ziurrenik jokan saririk garrantzitsuenak.

'Euskal ekoizpenen' atalean aurkeztuko da 'Nomofobikak', eta merkatura ere gonbidatuta daude. Bertako produktuen erakusleiho hori beste hamaika proposamenekin partekatuko du. Denetarik dago, animazioa barne. Egia esateko, umorea ez dago soberan euskal atalean, baina are urriagoa da euskara. 'Nomofobikak', lan umoretsuena izateaz gain, euskara hutsezko bakarra izango da, programazioak aurreratzen duenaren arabera, Bilboko topaketan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios