Euskadiko ekoizleak Berlinaleko film merkatuan

Dena prest dute Berlinen zinemaldia abiarazteko. /EFE
Dena prest dute Berlinen zinemaldia abiarazteko. / EFE

29 proiektu zinematografiko biltzen dituen katalogoa daramate otsailaren 15etik 23ra bitartean egingo den European Film Market 2018

Berlinaleko European Film Market 2018ko otsailaren 15etik 23ra bitartean egingo da eta, beste behin, Euskadiko enpresen kopuru handia bilduko da bertan. Basque Audiovisual markaren pean, ICEXen standean gune propioa izango dute, Zineuskadiren, Etxepare Institutuaren eta Eiken Cluster-aren elkarlanari esker.

Gune horretan 29 proiektu zinematografikoko katalogoa banatuko dute. Haietako 14 garapen-prozesuan daude, 8 produkzioko faseren batean, eta 7 amaituta eta 2017an estreinatuta daude. Guztira, argitalpenak 19 produktoreren lanak jasotzen ditu: Amania Films, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Baleuko, Barton Films, Blogmedia, Demeter Films, Dibulitoon, Doxa Producciones, Euskadi Movie AIE, Kanaki Films, Kote Camacho, Kubelik Films, Lamia Producciones, Laniakea, Sr&Sra Producciones, Talka Films, Taui Media eta Txintxua Films. Ordezkatutako lan horien artean 11 dokumental, animazioko 5 film luze eta fikziozko 13 film luze daude.

Bestalde, Euskadiko produkzio-lan batek hartuko du parte Alemaniako hiriburuan otsailaren 17tik 21era bitartean egingo den Berlinale Co-Production Marketen 15. edizioan. Aritz Morenok zuzendu eta Morena Filmsek Señor y Señora enpresarekin batera produzitu duen 'Advantages of Travelling by Train' proiektua da. Koprodukzioa bilatzeko asmoz aurkeztutako 326 proiektuetatik, azkenean aukeratutako 21 proiektuk 750.000 eta 6 milioi euro arteko aurrekontua dute. Horrekin lotuta, nabarmendu beharrekoa da finantzaketaren % 30 bermatuta dutela.

Zineuskadik Europako zinema-institutuekin, nazioarteko funtsekin, film commission-ekin, salmentetako eragileekin, programatzaileekin eta nazioarteko zinema-jaialdietako industriako arduradunekin harremanak estutzeko lanean jarraituko du Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea eta haien talentua nazioarteko testuinguru zinematografikoan bultzatzen jarraitzeko. Horrez gain, garrantzi handiko beste ekitaldi batzuetan ere izango da eta horietako bat da, adibidez, European Film Forum. Haren gai nagusia "MEDIAren etorkizuna zinemaren bidez europarrak lotzea" izango da.

Euskadiko Film Commission erakundeak, gainera, lehen aldiz merkatuan ordezkatuta izango dira Film Basque Country markari esker. Partaidetza hori izango da plataformaren aurkezpen ofiziala eta filmatze-lanak Euskadira erakartzeko sustapen-bide berriak topatzeko aukera bikaina izango da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos