Etxepare sarira lan ilustratuak aurkezteko epea zabalik da

Paula Estévezen eta Ainara Azpiazu 'Axpi', 'Aarroa' lanak irabazi zuen iaz saria/
Paula Estévezen eta Ainara Azpiazu 'Axpi', 'Aarroa' lanak irabazi zuen iaz saria

Maiatzaren 18an itxiko da lanak bidaltzeko epea. Etxepare Sariaren webgunean eskuragarri daude jada aurkezteko beharrezkoak diren oinarriak

DV

2018ko Etxepare Saria haurrentzako album ilustratuen sortzeaileentzako deialdia da. Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatzea.

Originalak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 18an, ostiralean, itxiko da, eta Etxepare Sariaren webgunean eskuragarri daude jada aurkezteko beharrezkoak diren oinarriak.

Lehenengoa, haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu behar dira sari honetara. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak.

Lanek euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere. Bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean sortutakoak izan daitezke. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete.

Formatua librea da, baina lanaek gutxienez 15 orrialde bikoitz izango dituzte (bakarrik kontuan hartuko dira barneko orrialdeak), eta ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).

Sarian azken lau deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta gainontzeko baldintzak bete.

Lehiaketan parte hartzen duten egileek albumaren maketa aurkeztu beharko dute, hau da, azken bertsioa inprimatuta, bukatutako albumean agertuko liratekeen testu zein ilustrazioekin. Ez da maketa koadernatu beharrik, nahikoa da maketa modu xume batez jostearekin (grapekin, uztaiekin, espiralarekin). Horretaz gain, maketaren kopia bat bidali beharko dute: pdf formatuan, lan osoa fitxategi bakarrean. Kopia pendrive batean entregatuko dute (aholkatzen da fitxategiek ez izatea 10 mega baino gehiago). Albumaren testua ere aurkeztu beharko dute, Word formatuan (pendrivean sartu beharko dute). Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.

Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoa.

Lanak helbide honetara bidaliko dira: Etxepare saria, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa). Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2018ko ekainaren 29a izanen da. Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, eta argitalpenean Etxepare sariaren aipamena egingo da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos