Espainiako erregea Goizuetako kamioan (1903-1905)

Goizueta garaitsu hartan/
Goizueta garaitsu hartan

Donostian zegoela, hiru udaldi segidatan etorri zen Miramartik Goizuetara erregea, eta Leitzarako kamioa egitea eskatu

PATZIKU PERURENALeitza

Hango kamioaz oroitzeko, Goizueta aipatzea aski. Baina erregearena nork daki? Udal artxiboa ikusten aritu nintzenean, 54. akta liburuaren atzenean, ‘El Eco de Navarra’ izeneko egunkariaren orri xahar horixkatu batzuk azaldu zitzaizkidan, eta segituan ohartu erregea herrian izandu zenekoak zirela. Honela dio aurrenekoak, 1903ko abuztuaren 21ekoak: «que a las cuatro de la tarde de hoy se ha presentado en esta villa S.M. el Rey en un carruaje tirado por cuatro hermosas mulas, acompañado del general Bascaran, y cinco personajes más, sin que nadie supiera ni tuviera la menor noticia de su llegada». Eta ez udal ez eliz gizonek ongi etorririk egin gabe, eta herritarrek txaloka eta bibaka hartzeko betarik gabe, aitaren batean aldegin omen zuela bueltan Donostia aldera. Honatx albistea:

Niretzako halere, hurrengo urteko kronika da, herriko datu ttikirik politenak ematen dituena. Igandearekin etorri baitzen Erregea uztailaren 17an: «A las siete de la tarde de ayer (uztailaren 17koan), cuando la juventud se divertía en la plaza pública con la música del tamboril o chun chun, y otras personas se ocupaban tambien en sus gratas diversiones, se presentó de improviso y sin aviso alguno, S.M. el Rey don Alfonso XIII». Ordu laurdenen bat egin omen zuen plazan, udal eta eliz gizonekin: «con quienes el monarca tuvo una conversacion muy cariñosa preguntando entre otras cosas por qué motivos no se prolongaba la carretera a Leiza (…) y que reportaría inmensos beneficios para el comercio, explotacion de minas de plomo y cobre, y para el transporte de articulos de primera necesidad», eta nahiz eskaini, eztarria freskatzeko ere deus hartu gabe bueltatu zirela segituan Donostiara «sin que se apearan se despidieron en medio de gritos de viva el Rey y la marcha real que tocaron los tambolinteros, agitando los pañuelos las señoras y señoritas de las casas de la plaza, a quienes devolvía S.M. el saludo descubriendose».

Behiala diputatu izandako Domingo Altsua Iñarra ere aipatzen du, baina berriz ere kezkarik larriena, Leitzarako kamioa: «este es un pueblo de los mas aislados de la provincia,(…) y hoy nos vemos visitados nada menos que del Rey de España. No dudo que la Diputacion tomará alguna determinación sobre la prolongación de la carretera a Leiza, y me consta que se estan construyendo pretiles en los puntos de mayor peligro, en la que tenemos a Hernani, que buena necesidad había». Izanez ere, erregearen kotxeak gurdi baten atzetik joan behar izan baitzuen denbora luzean, Hernanitik Goizuetarako kamioak aurreratzeko aski zabalera ez izateagatik: «eso que recientemente se ha ensanchado bastante».

Bai, Donostian zegoela, hiru udaldi segidatan etorri zen Miramartik Goizuetara erregea. Hurrengo bisita 1905eko uztailaren 14koa dizu: «El rey en Goizueta: A las tres y media de la tarde de hoy se ha presentado en esta villa nuestro simpático Rey Alfonso XIII acompañado de tres personajes, que ignoramos sus nombres, y del chaufeur, en un hermoso automóvil, sin que nadie haya apercibido hasta llegar a la plaza, donde muere la carretara, y sin parar en ella ha continuado su marcha por la calle unos doscientos metros fuera del casco del pueblo (…) pues sin duda alguna, pensaba ver personalmente los trabajos del a nueva carretera hacia Leiza que por indicaciones suyas y ser de imprescindible necesidad, la Excma. Diputacion de Navarra adoptó el acuerdo de su construcción, pero se ha llevado gran chasco como lo estamos llevando los olvidados hijos de este desierto y haciendo doble derecha y sin parar ni siquiera un minuto, ha partido hacia Hernani dirigiendo su automovil personalmente como si fuera un consumado maestro. Las autoridades no han tenido tiempo ni siquiera de poner las chaquetas o blusas para saludarle puesto que estarían ocupados en las faenas del campo. El Corresponsal, Goizueta 14 de Junio de 1905». Honatx egunkari zatia:

Behin etorriko erregea bera txofer, eta hara zer egin zuen (1905-7-16ko akta): «se dió lectura de una carta que recibió del Exmo Sr Conde de Aybar Ayudante Secretario de S.M. en la que manifiesta sus deseos de indemnizar a los respectivos dueños de una oveja y una gallina atropellados por su automovil en las inmediaciones de Arrambide». Honen osagarri, ikus ‘Hilen xarma’ liburuaren 193 orrian neronek esandakoak.

Ez dakit orduko kontua bada ere, baina Joxe Jabier Etxeberria medikuari aditua dakit, erregea etorri zen batean, «¿quién ez usted?» galde egin omen ziola alkateak, eta «yo? el rey» aditu bezain pronto, «no jodas!» esanda utzi omen zuela, barrez. Izeba Benita Etxeberriak, berriz, Gurbindo sekretarioaren emazte izandakoak, askotan kontatzen omen zuen gurasoei aditua: Aboñon bizi zirela Maria Kristina erreginak handik pasaeran, baso bat ur fresko eskatu, eta mimo guziarekin atera zielakotz, zilarrezko txanpon bana eman omen ziela.  

Kontuok betire umorez hartzea hobe, baina ez beren inportantzia izan ez zutelako. Hona hari guziak ongi lotuko lituzken lerroburua: ‘Donostiako Miramar, Espainiako monarken udaldiak eta Goizuetako kamio santua’. Eta zorioneko kamioak Goizuetaren destinoari betirako eman dion fama. Orduxekoa baituzu, neronek laburtua, Kuban hezitako (Ikus GDZ, 361-373) Martin Arozena sekretarioak idatzi zuen lantu hau ere, Esteban Arratibel alkatearen aginduz, 1904ko urriaren 2ko batzarrean:

«A la obra (de la carretera hacia Leiza) se dió principo el año 1882. Posteriormente se han construido en Navarra varias carreteras, pero ésta ha quedado relegada y este pueblo incomunicado; por tal causa este pueblo careciendo de vias de comunicación con la provincia a que pertenecen, no han podido menos de establecer sus relaciones con Guipuzcoa, como únicas realizables aunque mas costosas, las cuales han influido necesariamente a cambiar el modo de ser de este pueblo, digno de mejor suerte, que para la tributacion es navarro y mercaltilmente Guipuzcoano. Dicha carretera ha sido el constante y casi el único anhelo de esta Villa, en cuya construcción estriba su prosperidad, pues el trazado de ella atraviesa una zona de grandisima riqueza forestal y de gran número de minas de varias clases, cuyas esplotaciones no se realizan por no existir un solo camino practicable».

Goizuetak geroztik nozitu duen alderdi horren ardatza, goian aipatu esaldia genuke: «para la tributación son navarros y mercaltilmente guipuzcoanos». Baina Goizuetak bizi izan duen aspaldiko egia zahar bizefaliko hori, sekulan ez zen izan hain nabaria, burniola zaharrek markaturik utzitako Urumeako urbideen aprobetxamendu elektrikoa, industriala eta sanitarioa Donostia alderako demanda sozialak erabat bereganatu zuenekoa baino. Eta harritzekoa ondasun iturri hori inon ez aipatzea Goizuetako ‘erregealdi’ hartan, juxtu aurre hartantxe egindako kanale eta zentral elektriko guziak erabat isilduz. Oroit, esate bateko, Iberok daraman bide «eredugarria», honako mutiko honek salatu «Ibero sutan eta denak isilik» hura ahaztu gabe.

Nork eta zerk eragin ote zuen ba Erregea hiru udaldi segidakotan Donostiako Miramartik Goizuetara modu hain ezusteko eta presazkoan eramatea? Hiritik basorako errege grina tipikoak? Segurtasun kontuak? Ezetz uste nik, nahiz Parisen egin zioten atentatua Goizuetako udal artxiboan bertan jasoa dagoen, 1905eko garagarrilaren 4ko batzarrean, (179 or):

«Se dio cuenta del atentado salvaje que se cometió en Paris contra la vida de S.M. el Rey Don Alfonso XIII y el Presidente de la República Francesa Monsieur Loubet en la madrugada del dia 1 de junio de 1905: el Ayuntamiento por completa unanimidad acordó significar al Augusto Monarca». Nork inplikarazi ote zuen Erregea horrenbeste, Goizuetatik Leitzarako kamioan, eta zergatik? Goizuetan halako eragina izan zuten bergararrak datozkit: alkate, diruzain, mediku… burniola zaharren egoera bereziak industria elektriko bihurtzen sos ederrak poltseratu ondoren Donostia aldera joandakoak gehienak.

Bai, umoreak umore, behar bezala aztertzea merezi duen gaia iruditzen zait, batik bat Goizuetaren iragan hurbilak eta geroak kezkatzen duenarentzat, baina baita Espainiako monarken Donostiako udaldiak behar bezala ikertu nahi dituenarentzat ere. Ni ez bainaiz kazetaria, eta are gutxiago monarken geopolitikan aditua. Baina zuk saiatu nahiko bazenu, ikus ‘Hilen xarma’ liburuan esandakoak, 190-94 orrietan, edo geroztik DDN egunkari nafarreko ‘La Semana’ gehigarrian 2016ko otsailaren 21ean ateratako ‘Un siglo sobre el Urumea’ artikulua.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos