Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zumaiako final laurdeneko bertsolarien artean, eskuineti hasita bigarrena da Nerea Ibarzabal. GARI GARAIALDE
Emakumeenak izan dira batik bat orain arteko final laurdenak

Emakumeenak izan dira batik bat orain arteko final laurdenak

Larunbatean Zallan Miren Amuriza nagusitu bazen, igandean Zumaian jokatu zen azkenaurrekoan Nerea Ibarzabal izan zen garaile

Lunes, 9 de octubre 2017, 10:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Final laurden bakar bat falta da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, beste urrats bat eginda, finalaurreko saioetan murgiltzeko: datorren larunbatean, urriak 14, Tolosako Leidoren jokatuko dena. Ezagunak dira beraz bide luzeena erabilita finalaurrekoetan izango diren bertsolarien izenak, eta esan daiteke orain arte jokatu diren bost saioetan bikain ibili direla emakumeak, horietako lau saiotan izan baitira garaile. Segurakoan puntu gehien lortu zituen Jon Martin izan ezik, bigarren errondarako zuzenean sailkatu diren gainerako bertsolari denak emakumeak dira: Alaia Martin Baigorrin, Oihana Iguaran Leitzan, Miren Amuriza Zallan eta, igande honetantxe, Nerea Ibarzabal bizkaitar gaztea Zumaian.

Ibon Ajuriagojeaskoa, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa', Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Ibarzabal eta Asier Otamendi aritu ziren Aitzuri pilotalekuan, 700 zaleren aurrean eta Marta Ugarteren esanetara. "Zaborretara botatzera joan zara baina gorde egin duzu azkenean" gaiaren inguruan bertsotan jarri zituen kartzelako lana amaituta, honakoa izan zen sailkapena: Ibarzabalek irabazi zuen, 698,5 punturekin. 661,5 eskuratu dituzte bai Nahikari Gabilondok eta baita Miren Artetxek ere; 627,5 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"k; 617,5 Asier Otamendik; eta 616 Ibon Ajuriagojeaskoak. Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea aritu dira epaile lanetan, eta Ane Errazkinek eta Joxe Mari Altunak egin zituzten idazkari lanak.

Zumaiako saioa irabazita, azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatuko den finalaurrekorako tokia lortu du Markina-Xemeingoak. Beñat Gaztelumendi izango du bertsokide, oraindik zehazteko dauden beste lau parte hartzailerekin batera.

Esan bezala, datorren larunbatean jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan azken final laurdena. Sarrerak internetez eskura daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian eta Tolosako Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan. Finalaurreko zein finalerako sarrerak ere hortxe daude eskuragai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios