Secciones
Servicios
Destacamos
M. IMAZ
Donostia
Sábado, 23 de junio 2018, 12:58
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
«Euskal kulturaren ahultasuna eta mugak» jarri zituen agerian joan den martxoan Siadeco ikerketa elkarteak Elkar Fundazioarentzat egindako inkesta batek. Agerian, eta zenbakitan, liburu eta musika kontsumoan zentratutako lanaren ondorio nagusietako bat baitzen ez dela iristen 200.000 pertsonara euskarazko kultura kontsumitzeko ohitura dutenen multzoa, eta gehiago irakurtzen dutela euskaldunek erderaz euskaraz baino.
Egoeraren larritasuna eta horrek euskal kulturaren sektorean duten eragin kaltegarria nabarmenduz, «kultur politika eraginkorragoak» eskatu zituen, ikerketaren hedabideentzako aurkezpenean, Elkar Fundazioko lehendakari Joxe Mari Sorsek. Harrezkeroztik egin izan diren jendaurreko aurkezpenetan ere aldaketa horren premiari buruzko mezua luzatu die Elkarrek erakundeei zein gainerako eragileei.
Aste honetan bertan, hedabideen aurrean egindako ezohiko agerraldian, mezu hori berretsi dute Elkar Fundazioko arduradun nagusiek, «euskal kulturaren ekosistema» horretan pisu handiko eragileak direla gogoratzeaz gain. Asmoa da «hurrengo urratsak denon artean lantzea eta bidea beste eragile batzuekin egitea», nahiz eta oraingoz ez den zehaztu zein izango den bide hori, ezta nola egingo den edo nora eramango duen ere.
Sorsekin batera, Mikel Esnal zuzendari kudeatzeaileak eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariak aurkeztu zituzten Donostian egindako agerraldian 28 sozietateren bidez diharduen Fundazioaren 2017ko emaitzak. 1996 urtean ordura arteko Elkar Zabaltzen Fundazio bilakatu zenetik, alegia, Elkar Fundazioa da sozietate horien guztien jabe eta akziodun bakarra, eta «kulturan berrinbertitzen ditu» irabazi den-denak. Enpresa horiek -kopurua murriztea da joera- «kulturaren balio-kate osoa» estaltzen dute, batik bat liburugintzarena. Elkar Fundazioak, hain zuzen, liburugintzari emandako lau argitaletxe ditu (Elkar, Txertoa, Ttarttalo eta Sua Edizioak) eta diskogintzari eusten dion Elkar Musika. Horiei gehitu behar zaizkie beste eragile batzuekin partekatzen dituzten ekimen editorialak, hala nola Ikaselkar Ikastolek Elkartearekin; Irria aldizkaria Katxiporreta eta Berriarekin; Eskafandra bilduma izen bereko emakume taldearekin eta Jakin Fundazioarekin; Aleka bilduma Berria eta Jakinekin eta Lur eta Amets, Ikastolen Elkartearekin, Katxiporretarekin eta Lotura Films-ekin batera ikus-entzunezkoetan barneratzea ere ekarriko diona.
Olatz Osak nabarmendu zuenez, liburu eta diskogintzak jarraitzen du izaten Elkar Fundazioaren funtsezko egitekoa, euskal produktuen alorrekoa nagusiki. 2017An, 698 titulu argitaratu zituzten, 582 liburu eta 116 disko. 250 inguru berriak ziren, gainerakoak berrargitalpenak. Erdarazkoek izan zuten tartea, baina argitaratutakoaren %86 euskarazko produkzioa izan zen. Liburuei dagokienez, haur eta gazte literaturak (116 titulu) eta gehien bat Ikastolen Elkartearekin batera garatutako material propioan oinarritutako eskola liburuek (151) handitu zuten kopurua.
Diru aldetiko kopuruak, ordea, ez dira horren onak. Batetik, «azken urteetan tiradak txikituz doaz, eta horrek marjinak murriztu egiten ditu«. Salmentak ere murriztu egin dira: Espainiako estatuan, 2008tik 2016ra, bitartean %32an. Musikaren munduan, ekoizpen eta kontsumo ohituren aldaketaren eta digitalizazioaren eragina handiagoa izan denez, okerragoak dira oraindik datuak.
Hala ere, liburuaren sektorean du Elkar Fundazioak fakturazioaren %96; banaketaren azpisektorean batik bat. 2014 urteaz geroztik 24 milioi euroko inbertsioak eginda, bost banaketa-etxez osatutako sarea du une honetan, jarduera-gune nagusia Donostian daukana. Elkar, MCL, ACL, Dispe eta Morcillo Distribución de Libros-ek ematen diote hain zuzen Elkar Fundazioari sektorean duen hedapen handia. Eta hori garrantzitsua da Fundazioak bere helburuak bete ahal izateko, edizioak behera egin duen heinean, hein handiagoan gainean, egin baitu gora banaketak. Banaketaren arloan «dimentsioa irabaztea» izan da Elkar Fundazioaren azken urteetako apustua, «ezinbestekoa talde bezala autonomia izaten jarraitzeko», eta ahalegin horren ondorioz une honetan Elkar da Espainiako estatuan banatzaile independente handiena.
Edizioaren eta banaketaren bilakaera kontrajarri horiek isla zuzena dute 2017ko kontuetan. Elkar Fundazioak fakturatu zituen ia 121 milioi eurotatik (120.900.000 euro izan ziren zehazki), banaketaren ekarpena ia 91 milioi eurokoa izan zen (%75). Diru-sarrerei dagokienez, bigarren jarduera eremu garrantzitsuena liburu-dendena izan zen. Elkar Fundazioak iaz 18,6 milioi euroko fakturazioa (guztizkoaren %15) ekarri zioten 18 liburu-denda propio ditu Euskal Herrian eta, horiekin batera, autonomiari eutsi arren Elkar-en ereduarekin funtzionatzen duten beste 20 daude. Argitaletxeen ekarpena, berriz, 9,8 milioi eurokoa izan zen, guztizkoaren %8a. Jarduerak eta fakturazioak osatzen dute beste bezero batzuentzat egiten dituzten inpresio lanak (1,8 milioi euro, guztizkoaren %1).
Horiek fakturazioari buruzko datu zehatzak. Emaitzak ere aurkeztu zituzten agerraldian, horretarako EBITDA datua erabilita; hau da, finantza-gastuen eragina kontuan hartu gabe kaltukatutako ustiapen-mozkin gordina. Eta hori 4 milioi eurokoa izan zen 2017an.
Elkar Fundazioaren berezitasunaren arabera (horren jabetzapeko sozietate guztiak gainerakoak bezala funtzioatzen dute ikuspegi fiskaletik-eta, baina Fundazioak ez du sekula mozkinik banatzen), irabazi horiek guztiak, aurreko urteetakoak bezala, berrinbertitu egingo dira, eta «Elkar-en estrategiaren helburu nagusiek« gidatutako berrinbertsioak dituzte. Hau da, »Euskal Herrian euskarak eta euskal kulturak bere garapenerako behar dituen enpresa egitura sendoak ziurtatzea« eta »euskal kulturaren sormena, merkaturatzea eta ikusgarritasuna era profesionalean sustatuko dituzten egiturak izatea«.
Berrinbertitzeko eta helburu horiek betetzeko, jakina, «retornoak behar dira», Fundazioko lehendakariaren hitzetan, eta bistan da diru-sarrera horietan pisu handia dutela Euskal Herritik kanpo lortutakoek. Izan ere, Elkar Fundazioak «zentralidadea Euskal Herrian» badu ere, fakturazioaren %60 kanpotik dator, banaketatik ia dena«. Etxean galdu, eta kanpoan irabazi ez», alegia, ez da formula txukuna etorkizuna bermatu nahi bada, eta hortik irteten saiatu da azken urteetan Elkar Fundazioa. Langileei dagokienez, fundazioko enpresetan lanean ari diren 433 pertsonetatik, 370 Euskal Herrian ari dira, eta 53 baino ez kanpoan.
Puntu horretara iritsita, eta «ekonomiak kulturaren zerbitzura» egon behar duela ontzat emanda, «non inbertitu» erabakitzea da kontua, Joxe Mari Sorsen aburuz. Aurrera begirako gogoeta horrek eraman zuen hain zuzen euskal kulturgintzaren eremiko eragile pribatu handiena Siadecok eginiko ikerketa agintzera. Emaitzen irakurketa ezkorra izaki, «ekosistema osoa» berrikustea proposatzen du Elkar Fundazioak. Besteak beste, laguntza publikoei dagokienez «diru-laguntzen sistematik harago» joatea, «kulturaren zentraltasunetik abiatuko den beste zerbait» sortzea eragile guztien artean, «kultur politika eraginkorragoak» diseinatze eta sortze aldera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.