Eako Poesia Egunak, oso bisualak

Bilbon egin duten aurkezpeneko argazkia.

Datorren asteburuan egingo dira, dantza eta musika ere tartean izango direlarik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Eako Poesia Egunek, poesia ez ezik, artea eta irudia ere izango dituzte ardatz. 'Marrazkiak azalean azala hitzetan' lelopean egingo dira hilaren 14, 15 eta 16an, eta diziplina askotako 46 sortzaile batuko dira bertara.

Poesiaz gain, aurtengo egitarauan marrazkiak eta arte plastikoek pisu berezia daukate. Bi hitzaldi egongo dira arteari buruzkoak: Xabier Gantzarainek 'Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi' izenekoa egingo du larunbatean, eta igandean, Ismael Manterolak 'Artea literaturaren kontra' delakoa.

Dantzari ere egin zaio leku. Ertza konpainiaren 'Hariak' ikuskizunean Harkaitz Canoren testuak eta Asier Zabaletaren koreografiak uztartu dituzte. Eako Poesia Egunek giro intimoa dute izaera eta helburu, jaialdia antolatzen duen Herrijeri Emon Arnasa kultura taldearen arabera.

Hau da egitaraua:

Uztailaren 14a

20:00. 'Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan'. Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreen irakurraldia. Eskolondon.

20:40. 'Erori da, erori da Gernika libre hura!' Mikel Martinezen irakurraldia. Eskolondon.

22:00. 'Izenak, sagutxo bat eta itsasontzia'. Joseba Sarrionandiaren poemak galegoz, Isaac Xubin itzultzailearen eskutik, Eskolapen.

22:30. Errime musika-taldea, Eskolapen.

Uztailaren 15a

11:00. 'Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi'. Xabier Gantzarainen hitzaldia, Eskolondon.

13:00. 'Alfonsina eta itsasoa' poesia errezitaldia.Alfonsina Storniren poesia hartuta. Uxue Alberdi errezitatzaile, Iñaki Zabaleta eta Txakur Gorriaren irudiekin, Moilan.

15:00. Herri bazkaria, Bedaronan.

17:30. Inun musika-taldea eta Amaiur B. Blasco poeta. Bedaronako plazan.

20:30. Ertzak dantza-taldearen 'Hariak' ikuskizuna. Eskolondon.

23:00. Anticontinente musika-taldea, Eskolapen.

Uztailaren 16a

11:00. 'Artea literaturaren kontra'. Ismael Manterolaren hitzaldia. Eskolondon.

13:00. Karabansari konpainiaren 'Ele! Lauaxeta-Lorca' ikuskizuna. Eskolondon.

15:00. Herri-bazkaria. Natxituan.

17:30. 'Aho bete amets: haurrak, poesia eta gu'. Hitza, musika eta marrazkiak. Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Ana Urkiza, Pello Ramirez, Sahatsa Ramirez eta Ainara Azpiazu 'Axpi'.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos