Disko bilakatu dute ‘Zuhainpeko soinuak’ ikuskizuna
Ahozko tradizioaren inguruan Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat musikari bildu dituen ikuskizuna, bestalde, Bordelen aurkeztuko da, arazoaren 9an
Otsailean Donostian aurkeztu zenetik, bide polita egin du 'Zuhainpeko soinuak-Ahozko tranmisioa' ikuskizunak, eta ez dago bidea amaitzeko prest, beste urrats bat egiteko gertu baizik. Syntorama diskoetxeak jarri zuen abian proiektua, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Maule-Lextarreko Udala lagun zituela, eta diskoetxeak berak eman ditu bi notizi: azaroaren 9an Bordelen aurkeztuko dela ikuskizuna, eta disko bilakatuko dela.
Zuberoako ahots eta herri-musikak ardatz dituen ikuskizuna Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuések egokitu zuten oholtzarako, uda-gau bateko festa irudikatuz. Eszenografia Bernuések diseinatua da, eta Gabilondok du zuzendaritzaren ardura. Gainerako osagai guztiak ere –argiztapena, soinua, jantziak…- asko zaindu dituzte, eta nabarmentzekoak dira Naiel Ibarrolak sortutako marrazkiak, irudizko atze-ohial eder moduko bat osatzen dutenak. Honekin batera ikus daitekeen bideoak ikuskizunaren soslai azkarra eskaintzen du, baina laster izango da emanaldia bertatik bertara ikusteko parada, azaroaren 9an Bordelen aurkeztuko baita.
Ikuskizunean, jakina, alde bisualak sekulako garrantzia du, baina emanaldiaren funtsa musika eta musikariak dira, eta horien ekarpena disko baten bidez betikotuko dela ere aurreratu du Syntoramak. Diskoa urriaren 14 eta 15ean granatu zen Elkarren Donostiako estudioetan, eta laster argitaratuko dela diote.
Ahozko transmisioaren garrantzia nabarmentzen duen ikuskizunak Zuberoako ahots eta herri-musikak ditu ardatz, Iparraldeko bost musikari eta Hegoaldeko lau elkartu direla ekimenean. Zuberoako musiken adierazgarri nagusia den Jean Mixel Badaxagarrekin batera, euskal herri-musikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltranekin ari da. Batak kantatu egiten du eta txirula eta ttun ttuna jo; bestea txalaparta, alboka, oboe eta perkusioaz arduratzen da. Haien ondoan, aire zaharrak eskainiz nahiz melodia berriak sortuz, eta dantzari eta tartea eskainiz, Mixel Etxekopar, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltran ariko dira. Etxekoparrek egindako grabazio batzuk ere entzuten dira ikuskizunean.
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
Una veintena de veleros de la regata 'La Victoire' darán brillo al Festival Marítimo de Pasaia
- 2
Xabier Agote, presidente de Albaola: «En el Festival Marítimo de Pasaia se van a ver algunos de los mejores barcos históricos del mundo»
- 3
Prohibidas las fotografías aburridas
- 4
Un retrato del silencio y la inacción ante el acoso escolar
- 5
Kiko Veneno y Morcheeba encabezan el cartel musical del Festival Marítimo de Pasaia
- 1
'La Manada' estuvo implicada en un robo en San Sebastián
- 2
La Ertzainza descarta la intervención de terceras personas en la muerte de un hombre en Irun
- 3
'La Manada' se libra de la condena por violación porque «no hubo golpes» ni «fuerza eficaz»
- 4
Se filtran imágenes de la presunta agresión sexual de 'La Manada'
- 5
Los condenados, uno a uno