Borrar
Delorean taldearen argazki promozionala.
Delorean taldearen diskoa izan da euskarazko onena MIN sarietan

Delorean taldearen diskoa izan da euskarazko onena MIN sarietan

Belakok, berriz, artista onenaren, bideoklip onenaren eta zuzeneko onenaren sariak jaso ditu

Jueves, 15 de marzo 2018, 15:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bart banatu zituzten UFIk antolatutako Musika Independentearen MIN Sariak Madrilgo Teatro Circo Pricen, eta Delorean taldea izan zen Etxepare-Euskarazko Album Onenaren Sariaren irabazle X. edizio honetan. Ez zen euskal talde saritu bakarra izan, ordea: Belako taldea hiru kategoriatan izan zen garaile.

Mikel Laboaren kantuetan oinarrituta kaleratu duten azken lanari esker, beste lau euskal talderen artean nabarmendu da Delorean aipatutako kategorian: Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Mays. 2017ko edizioko irabazleen eskutik jaso zuten Etxepare Institutuak babesten duen saria: Niña Coyote eta Chico Tornado.

Belako, aldiz, hiru kategoriatan izan zen garaile: Flooxer-Artista Onenaren Saria, Sol Música-Bideoklip Onenaren Saria, eta Ticketea-Zuzeneko Onenaren Saria.

Sarietako antolatzaileek aipatu bezala, aurten emakumezkoen presentzia izan da nagusi bai nominatu zein irabazleen artean. Gaueko irabazle handiak María Arnal eta Marcel Bagés kataluniarrak izan zen, jasotako lau aipamenak eskuratuta.

Etxepare Euskal Institutuak 2014. urtetik babesten du Euskarazko Album Onenaren Saria euskaraz eginiko musikari Estatu maila ikusgarritasuna emateko. Aurreko urteetako irabazleak Berri Txarrak, Jabier Mugurza eta Niña Coyota eta Chico Tornado izan dira.

MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren Estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios