Hilero irekitzen ditu ateak Gordailuak

Gordailuan dago Gipuzkoako ondare arkeologiko eta paleontologikoa. / FRAILE

Hurrengo bisita gidatua ostiral honetan egingo da, Paleolito garaiko artea ardatz hartuta

Gordailua Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa dugu berriro hizpide, hori barru-barrutik ezagutzeko aukera eskaintzen duten bisita gidatuak direla eta. Izan ere, Carlos Olaetxea zuzendariak bideo honetan eta aurretik zabaldutakoan gogoratzen duenez, Gordailua ez da museo bat, Gipuzkoako museoak hornitzen dituen zentroa baizik. Hala ere, hilean behin ateak irekitzen dizkie herritarrei. Normalean hileko azken ostiralean egin ohi dira gai jakin bati buruzko bisitak, baina martxoan, Aste Santua dela eta, astebetez aurreratu da, eta ostiral honetan, martxoak 23, egingo da. Oraingo honetan arkeologiaren alorreko gai bati helduko zaio, Paleolito garaiko arteari. Informazio zehatzagoa lortzeko eta izena emateko, webgune honetara jo behar da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos