Dantzertiko 15 plazetako bat lortzeko probetan izena emateko epea, zabalik

2015ean ireki zituen atean Dantzertik. Irekiera saiokoa da argazkia./M. CECILIO
2015ean ireki zituen atean Dantzertik. Irekiera saiokoa da argazkia. / M. CECILIO

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan sartu ahal izateko burutu behar diren sarrera-probak ekainean egingo dira, eta izena emateko epea maiatzaren 25ean itxiko da

Dantzak eta antzerkiak gazte asko erakartzen ditu, baina agian denek ez dakite bi arlo horietan Gradu tituluaren baliokidea den goi mailako titulua lor dezaketela, bai dantzan, bai antzerkian, eta horretarako ez dutela etxetik urrundu behar, gertu daukatelako Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola.

Izan ere, Dantzertin bi titulazio ikasi daitezke: Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulua eta Dantzako Goi Mailako Titulua, biak lau urteko iraupenekoak, efektu guztietara unibertsitate graduaren baliokideak. Baina horretarako Dantzertik matrikulatu behar da, eta plazak mugatuak dira. 2018-2019 ikasturtean, zentroak bere webgunean eskaintzen duen informazioaren arabera, 15 plaza eskainiko dira bakarrik.

Hortaz, hautaketa-lana egin behar dute aurretik. Eskatzen diren baldintza akademikoak gainditzeaz gain, sarrera-probak gainditu behar dira, eta horietan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25era arte dute epea zabalik.

Sarrera-probak ekainean egingo dira, bai Arte Dramatikorako, bai Dantzarako. Ekainaren 11tik 15era egingo dira Dantzako Goi Mailako Ikasketetarako probak, eta ekainaren 18tik 22ra, Arte Dramatiko Goi Mailako ikasketetarako. Proba hauen inguruko informazio guztia (proben egitura, garapena, egin beharreko ariketak, kalifikazioa) Dantzertiren webgunean ikus daiteke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos