Dantzaren inguruko lankidetza Quebec eta Euskadiren artean

Dantzaz konpainiaren iazko koreografia bat. /
Dantzaz konpainiaren iazko koreografia bat.

Dantzaz, Tabakalera eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Quebeceko Arteen eta Letren Kontseiluarekin, sortzaile eta koreografoen trukea sustatzeko

"Sormenaren garapena indartzea eta koreografoen ikuspegia zabaltzea"ditu xede bi urteko lankidetza-hitzarmenak. Hitzarmen horri esker, Quebeceko kanadar lurraldean kokatutako koreografo batek Euskadira bidaiatuko du, bi hilabeteko egonaldi artistikp batean parte hartzeko Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan eta Errenterian kokatuta dagoen Dantzaz–Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroan. Hautatutako koreografoak eskura izango ditu 12 dantzari profesional, Dantzaz Konpainiako kideak, 10-15 minutuko lan bat ekoizteko, Konpainiaren errepertorioa osatzera etor daitekeena. Hitzarmena, gainera, joan-etorriko bidaia bat da, euskal entitateek ere egonaldi bat eskainiko baitiote euskal sortzaile bati, bi hilabetekoa, Quebecen, École de danse contemporaine de Montréal delakoan.

Quebeceko Arteen eta Letren Kontseiluak dagoeneko zabaldu du izena emateko epea, interesa duten koreografoentzat. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 2an amaitu zen. Deialdiak hartzailetzat jotzen zuen Quebecen bizi den edozein sortzaile, gutxienez bost urteko ibilbide artistikoa egiaztatzen duena, eta dantzari profesionalez osatutako bi sortze-lanen egilea dena.

Hautatutako koreografoak bi hilabeteko egonaldia egingo du Gipuzkoan, 2018ko urtarrilaren 22tik martxoaren 23ra bitartean. Laguntzak barne hartzen ditu, garraio, aseguru eta egoitza gastuak, aholkularitza eta laguntza profesionala, eta, katxet bat, egin behar den koreografia lanaren truk.

Era berean, Euskal Herriko koreografo batek aukera izango du Quebecera bidaiatzeko, han bi hilabeteko egonaldi bat egiteko, 2018ko udazkenean, Gipuzkoan eskainitako egonaldiarenen antzeko baldintzetan: bi hilabete, barne hartuta, garraio, aseguru eta egoitza gastuak, aholkularitza eta laguntza profesionala, eta, katxet bat, egin behar den koreografia lanaren truk.

Hitzarmen honi esker, nazioarteko beren lankidetza-sareak berritzen dituzte Dantzazek, Tabakalerak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Dantzazen kasuan, akordio honek indartu egiten du bere Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroan babesten duen jarduera: urtero, atzerriko sei koreografok lan egiten dute, Europako dantza-etxe nagusietako batzuekin ezarrita dauzkan akordioei esker.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos