Corners of Europe plataforma heldu da azken kale-kantoira

Ekimenaren baitako erakusketa bat, iaz Donostian,/MICHELENA
Ekimenaren baitako erakusketa bat, iaz Donostian, / MICHELENA

Donostia 2016 plataforma horretako kide izan da bost urtez baino gehiagoz, eta 2017aren hasieran Tabakalerari eman zion lekukoa

Corners of Europe, "Europako periferiako kultur erakundeek artistentzat eta audientzientzat diseinaturiko plataformak", heldu da azken kale-kantoira, eta zazpi urtez luzatu den ibilbidea itxiko du Taranton (Italia) egingo den ebaluazio-bilerarekin eta amaierako jaiarekin.

2012az geroztik, Donostia 2016 plataformako kide izan zen. 2017an, Hiriburutza amaitu ondoren, Tabakalerak parte hartu du plataforman, legatu gisa. Tabakalerak berak zabaldu du hain zuzen ekimenaren amaieraren berri ematen duen oharra. "Plataformak, sortu zenetik, aukera ugari sorrarazi ditu Europako periferiako artista eta ikertzaileek diziplina askotako eta gaur egungo elkarlan-proiektuak eta arte-proiektuak ekoitzi ahal izan zitzatenDenbora honetan, sei euskal artista hauek aritu dira Corners plataforman: Juan Aizpitarte, Asier Zabaleta, Ixone Ormaetxe, Joseba Irazoki, Borja Ruiz eta Beatriz Churruca. Artista horietako hiru Tarantoko topaketan izango dira egunotan, Tabakalerako ordezkari batekin batera" diote bertan.

Izan ere, "hasieratik, Corners-ek ahalegina egin du Europako hainbat lekutako artista eta erakunde kulturalek elkarlanean jardun zezaten, alde batetik, eta tokian tokiko komunitateak bere lanean integratzeko, bestetik". Zifrei erreparatuta, bestalde, argi ikus daiteke "zenbaterainoko oihartzuna izan duen": 71 artista, 12 herrialdetakoak; 8 lan-espedizio Europako hainbat txokotan; 16 proiektu artistiko, denak ere herrialde desberdinetako 2 artistaren baino gehiagoren artean eginak; eta 11 aurkezpen-erakusketa beste hainbeste herrialdetan.

Plataformak bidaia ugari egin ditu Europako periferiako zenbait tokitara, 71 artista partaiderekin batera, eta horren barruan 15 proiektutik gora gauzatu dira, denetariko gaiak jorratzeko: indarkeria politikoa edo etxekoa; bakardadea; jokoa; publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia; eta etxearen kontzeptua, lau hormetatik harago, besteak beste.

Amaiera heldu zaion proiektuan honako eragile hauek hartu dute parte, iraun duen bitartean: Intercult (Stockholm); Exodos (Ljubljana); POGON (Zagreb); Drugo more (Rijeka); City Culture Institute (Gdansk); Umeå 2014, Arts Council of Northern Ireland (Belfast); ISIS Arts (Newcastle); REX (Belgrade); DokuFest (Prizren); Teatro Pubblico Pugliese (Bari); eta Donostia / San Sebastian 2016 eta Tabakalera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos