Cinema Caravan badator Donostiara, hirugarren urtez

Rai Shizuno, erdian, iazko Cinema Caravan jaialdian / Sara Santos

Bertsio murriztua izango da oraingoan eta Guardaetxean garatuko da

DVDonostia

Aurten ere egongo da Cinema Caravan, baina bertsio murriztuan. Kultura japoniarraren erakusleiho den ekimen hau hilaren 12, 13 eta 14an zehar garatuko da, Donostiako Urgulleko Guardatetxean. Rai Shizuno-ren ‘Play with the Earth’ dokumentala eskainiko da eta Japoniako eta Euskal Herriko dj batzuk ariko dira. Gainera, 13an obento delakoa eskainiko da, Japoniako sukaldaritzako jakiak, alegia. Sarrera bost euroan eskuratu ahal izango da.

Ekimena duela zortzi urte sortu zen Japonian, eta hirugarren urtea du Donostian. Hain zuzen, Asiatik kanpoko lehenbiziko tokia izan zen Trinitate Enparantza. Oraingoan handik ez oso urruti hartu du aterpe.

Play with the Earth’ dokumentalari, berriz, Fukushimako hondamendi nuklearraren ostean ekin zion Rai Shizuno argazkilari japoniarrak. Japoniako kulturak eta tradizioak ikus daitezke dokumentalean, eta baita munduko beste bazter batzuetakoak ere, tartean Euskal Herria.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos