Futbol partidu bat irabazi behar lurraldea berreskuratzeko

Dug inozoa da filmeko protagonista.

'Harpetarra' Hego Euskal Herriko zinema aretoetara helduko da ostiral honetan, Zinema Euskaraz programari esker

Zineuskadi plataformak sustatutako Zinema Euskaraz programak 'Harpetarra' filma eramango du EAEko eta Nafarroako zenbait zinema aretora ostiral honetan. Nick Park lau Oscar sariren irabazlea da filmaren zuzendaria. Bertan, harpetar talde batek futbolean jokatuko du bere lurra berreskuratzeko.

'Harpetarra' filmak Harri Aroko gizon baten istorioa kontatzen du. Dug-ek Brontze Aroko zibilizazioaren aurka borrokatuko du bere etxea babesteko. Zuzendariak berak kontatu duenez, "Dug mutil ausarta eta oso inozoa da; uste du dena alda dezakeela. Maskota gisa duen Hognob txerri basatiarekin bizi da eta hura izango da bere lagun leiala istorio osoan".

Biak komunitate primitibo batean bizi dira, eta zorigaiztoko egun batean, zibilizazio ezezagun baten erasoa jasoko dute; bailara hartuko dute lurraldean dagoen brontze baliotsua eskuratu nahian. Dug-ek ikusiko du Brontze Aroko zibilizazioak joko sakratu bat duela, futbola, eta bailara berreskuratzeko Lord Nooth zitalarekin apustu egitea erabakiko du.

Halere, harpetarrek ez dakite zer den futbola, eta Val-engana joko dute. Val Brontze Aroko neska gazte bat da, eta haiekin sekretuan jokatu eta jokoa irakatsiko die, emakumeek ezin baitute "kirol sakratuan" jokatu.

'Harpetarra' zinema areto hauetan estreinatuko da: Príncipe (Donostia), Coliseo (Eibar), Niessen (Errenteria), Zugaza (Durango), Getxo Zinema (Getxo), Multicines (Bilbo), Golem La Morea (Iruñea), Golem Alhóndiga (Bilbo), eta Florida Guridi (Gasteiz).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos