Juanba Berasategi gogoan, 'Zinetxiki' zinema jaialdia dela eta

'Nur eta herensugearen tenplua' izan zen Berasategik ekoitzitako azken filma. /LOTURA FILMS
'Nur eta herensugearen tenplua' izan zen Berasategik ekoitzitako azken filma. / LOTURA FILMS

58 herrialdetako 150 izenburu proiektatuko dira Bilbon azaroaren 12ra egingo den topalekan, ETB3k asteburuetan programazio berezia eskainiko duelarik

Haur eta gazteentzako zinemari eskainitako nazioarteko zinemaldia da joan den larunbatean hasi eta azaroaren 12ra arte Bilbon egiten ari dena. Jaialdiak iraungo dituen bi astetan zehar, ikusleek film eskaintza zabalaz gozatu ahal izango dute: 58 herrialdetako 150 izenburu proiektatuko dira. Aurtengo eskaintza zabala eta askotarikoa izango da: estreinaldiak, animaziozko film laburrak, fikzio filmak, mundo osoko zinema eskoletako ikasleen lanak, errealizadore gazteen lanak, telebistako filmak...

Bilboko emanaldietara joateko modurik ez duten Euskal Herriko beste toki batzuetako haur eta gazteek ETB3 kateari esker izango dute han emango diren hainbat film ikusteko aukera, eta joan den udaberrian zendu zen Juanba Berasategi zinemagile pasaitarraren lana hobeto ezagutzekoa ere bai. Izan ere, ETB3k programazio berezia eskainiko asteburuetan, zinemaldiak irauten duen bitartean, eta horren barruan keinu berezia egingo dio Berasategik euskal zinemari egindako ekarpenari. Hala, jaialdira aurkeztutako hainbat animaziozko film ez ezik, haren zenbait pelikula eskainiko ditu larunbat eta igandeetan, 15:30ean.

Honezkero eman dira, asteburu honetan, 'Kalabaza tripontzia' eta 'Ipar haizearen erronka', Berasategiren ibilbidean aurrenetakoak. Datorren asteburuan, azaroaren 4 eta 5ean hurrenez hurren, 'Pailazokeriak' eta 'Barriola San Adriango azeria' emango dituzte, 'Alhambrako giltza' (azaroak 11) eta 'Nur eta herensugearen tenplua' (azaroak 12) izango dira azkenekoak. Toti Martínez de Lezearen liburuatan oinarritutako filma, aurten bertan estreinatua, izan zen hain zuzen Juanba Berasategik ekoitzitako azkena. Pelikulen aurretik gainera, Zinetxiki jaialdiak eskainitako hainbat laburmetraia izango dira ikusgai.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos