Borrar
Iaz irabazle izan zen 'Watu Wote' filmeko irudia.
761 film labur jaso ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak

761 film labur jaso ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak

Hautaketaz eta saria ematez arduratuko den Gazte Epaimahaiko kide izan nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek zabalik dute izena emateko epea

Lunes, 26 de marzo 2018, 11:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

761 film labur jaso ditu Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldiak Nazioarteko Lehiaketan parte hartzeko. Azkenean, ordea, 20 lan inguru hautatuko dira, eta lehiaketatik at geldituko dira gainerako guztiak. Hautaketa Gazte Epaimahaiak egingo du. Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 bat gaztek osatzen dute, eta Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari 3.000 euroko saria emateaz arduratuko dira. Apirilaren 8a arte, gazteek hemen eman dezakete izena. Hurrengo egunean, apirilaren 9an zozketa egingo da.

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen duten Zinemaldian saio eta bestelako jarduera guztietara dohainik joateaz gain, gazte epaimahaikideek Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean (Komunikazio A+udiobisualeko gradua) eta UPV/EHUko Gipuzkoako Kanpusean kredituak (ECTS) lortzeko aukera dute.

Gainera, behin zinemaldia amaituta, diploma bat jasoko dute eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie. Halaber, errefuxiatu saharar kanpamentuetan egiten den Saharako Zinemaldirako (FiSahara) bi bidaia zozketatuko dira partaideen artean.

Aurtengo edizioa apirilaren 20tik 27ra izango da. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten dokumentalen, pelikulen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak, erakusketak eta lantegiak.

Iazko gazte epaimahaiak Katja Benrath zuzendutako 'Watu Wote' film laburrari eman zion saria Nazioarteko Lehiaketan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios