Diario Vasco

Ben-Hur, Fast&Furious

Judá Ben-Hur eta Mesalaren arteko koadriga lasterketa.
Judá Ben-Hur eta Mesalaren arteko koadriga lasterketa. / P. ANTONELLO
  • Lau aldiz kontatu ditu Zinematografoak Judá Ben-Hur eta Mesala lagunen arteko harreman amodio eta gorrotozkoa eta azkenekoan koadriga lasterketa famatua F1eko saioa balitz bezala izan da filmatua

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Lau aldiz kontatu ditu Zinematografoak Judá Ben-Hur eta Mesala lagunen arteko harreman amodio eta gorrotozkoa. Laugarrenaz ari garenez, koadriga lasterketa famatua F1eko saioa balitz bezala izan da filmatua. Lau aldiz pantailaratu dute 1880an Lewis Wallacek (Abraham Lincolnen lagun eta kide, Estatu Batuetako Gerra Zibilean jeneral, Otomandar Inperioan enbaxadore) idatzi zuen kontakizuna.

Lau aldiz. Belanauldi bakoitzak bere irakurketa propioa egin du. Garaian garaiko mamu eta amets guztiak plazaratu dituzte laurok. Lehendabizikoa, Zinema kasik jaio berria zela, Sidney Olcott kanadiarrak filmatu zuen. 1907an ginen.

Konparazioetan hastea zilegi ote? 1959an Wylerrek egin zuenak, famatuenak, 11 Oscar dituenak, 211 minutu irauten du, Olcottenak, berriz, 16 baino ez ditu eta horietatik 3’18’’ koadriga lasterketa iruditan jartzeko erabiltzen ditu. New Jerseyeko hondartza batean errodatu zuten, eta parte-hartzaileak bertako suhiltzaileak izanik, suteetara iristeko erabiltzen zituzten zaldiak uztartu zituzten pantailan agertuko ziren gurdietara.

Inork ez zituen autore eskubideak pagatu eta epaitegietan bukatu zuten ekoizleak eta Lewis Wallace jeneralaren oinordekoak. Bertan eman zen epaiak markatuko zuen etorriko ziren zeluloidezko egokitzapen guztien patua: kontakizun bat zeluloide bihurtu aurretik egileari edo oinordekoei agindutako, erreklamaturiko sosak pagatu behar zitzaizkiela erabaki zuen epaileak. Betikotz.

Interneten daude 16 minutu urrun, baldar, kartoizko, misteriotsu horiek. Ez kalitate oneko kopian, baizik eta auskalo nondik aurkitutako batean. Baina merezi du. Hain kuriosoa. Hain artisau-lan duina. Hain joandako garaietako gizaseme-alaben ametsen lehengaiaz egina.

Bigarrena, 1925ekoa, bestelako kontu, erronka eta emaitza dugu. 1920an Samuel Goldwyn ekoizle arras voteretsuak Ben-Hurren istorioa kontatzeko baimena (dirutza galanta ordaindu eta gero) eskuratu zuen eta Hollywoodeko tresneria guztia martxan jarri. Filmaketa hasi zen. Non eta Egipton. Non eta Italian, baina izugarrizko arazoak agertu ziren eta han zegoen lantaldeak Amerikara bueltatzeko agindua jaso zuen. Porrot egin zuen ekoizpenak baina ez Goldwiynek ez bera bezain zorrotz eta drastikoa zen Irving Thalbergek ez zuten amore eman, jakin bazekitelako Wallacen nobelan belanauldi guztiak sorginduko zituen istorioa zegoela. Lehendabiziko saio malapartatu haien arduradunak kale gorrian geratu ziren eta hitu urtez luzatuko zen aurrekoizpen berriari ekin zioten. Hollywooden bertan. Culver Cityn. Iada ez zen atzerrian filmaketarik egingo…(bueno, bai, itsaontzi-borroka Livornon errodatu zuten).

Zuzendaria, Fred Niblo. Kategorikoa. Berak sinatu zituen 'La marca del Zorro' edo 'Sangre y arena' lan mitikoak. Ben-Hurrenarena egiten, Rodolfo Valentinok lehiakideen artean prestuena eta arriskutsuena izan zuen: Ramón Novarro. Eta beti bezala, zeluloidezko mendeetan zehar gertatu bezala, erronka eta desagio nagusia: koadriga lasterketa!

42 kamera. 56.000 metro pelikula. 4.000 extra (gehi mila panpin artikulatu, zirkoko harmailak makuraino bete ahal izateko) Are handiagoa izan zen apostua: pentsa ezazue 1925ean ginela, Zinemak ez zuen soinurik. Eta ez zuen kolorerik. Ba 'Ben-Hurrek' izan zituen bi tonu Technicolor sisteman!

Bi tonu (baieztatu ezazue interneten dagoen kopia kasik ezinhobean) eta filmaketan parte hartu zuten langile eta teknikarien artean, 1959ko bertsioa egingo zuen William Wyler gaztea.

Filme garrantzitsua. Zinemaren beraren bilakaera markatuko zuena. 1907koak zuen inozentzia ez du baina argi eta garbi erakusten du 1925 hartan zinemara joaten zen jendeak ametsak behar zituela. Antzinako paisaiak. Antzinako Jainkoak. Antzinako pertsonaiak. Izaki pagano haien misterioak, Jesukristoren agerpena (Technicolorren…)

1959ko bertsioaz, zer esan beharko genuke? Badakizue… 11 Oscar. Badakizue, Charlton Heston. Badakizue… momentu hartan inork gutxi erreparatu zion kontu bat: zer harreman mota dago Ben-Hurren eta Mesalaren artean? Ba al zuen, ba al du gure gaurko begiradaren aurrean homosexual puntu ezkutu eta erreboltaria? Nola entzun, nola ulertu ziren garai hartan heroi judutarraren eta lagun/etsai erromatarraren arteko hau bezalako dialogoak: “Maitatzen ez zaituen hori alferrik maitatzea baino okerragorik ez da”?

1907ko bertsioak jendea beldurtu zuen, pentsatu zuelako zaldiak pantaiatik aterako zirela eta gainean erori. 1925koak kartoizko exotismo garestiaz tindatu zituen ikusleen ametsak. 1959koa abenturazko filmea zen, orain irakurketa berriak sortarazten dituena. Eta oraingoan, mende honetako, milurteko honetako bertsioa, 2016koa?

Inork gutxi salbatu du. Izan ere, etsai mendera eta garaiezina du aurrean, Wylerrek zuzendu zuen zeluloide puska garden hura. Baina kuriosoak, kuriosoak oso, arras interesgarriak suertatzen dira Timur Bekmanbetovek gidaturiko honen hainbat zertzelada. Esaterako…

Filme politikoa egin dute. Filme zikina. Filme bortitza. Filme odoltsua. Orain arteko bertsioetan jakin bagenekien erromatarrak zirela gaiztoak. Baina ez genekien zergatik. Ez genuen (pelikulan) Inperioaren berri zehatzik. Ez genuen Erromatarren garai hartan judutarrek sortu zuten ezkutuko zeloteek osaturiko gerrillaren islarik, oihartzunik jaso. Ez genituen ikusten pertsonaiak lokatzetan hondaturik. Ez genuen zauririk somatzen. Koadrigak azpian harrapatzen bazaitu zure gorputza birrinduko duela ez zigun kamerak erakusten. Oraingoan bai. Ez da filme gore bat baina oinaze fisiko eta politikoari ez dio errefus egiten.

Eta koadriga lasterketa? Ikusi al duzue inoiz 'Fast&Furious' zeluloidezko bildumako atalik? F1koak baino azkarragoak, biolentoagoak, zakarragoak, perilosoagoak diren kotxeak (eta gidariak) dira protagonistak. Beraiek eta lasterketen koreografiak sortzen dituzten jenioak. Eta abiadura ezinezko koreografia horiek filmatzen dituen teknologia harrigarria. Ba, kontu bera baina benetazko zaldiekin.

Gasolina usainik ez da Ben-Hur honetan, jakina. Baina begietan eta zainetan somatzen duzuna Paul Wallacek eta Vin Dieselek antzezten duten zinema eta abidura zirrara bera da: 'Fast&Furious' batean zaude Walter Hustonen birbiloba, John Hustonen biloba, Anjelica Hustonen iloba den Jack Hustonen koadrigaren gainean.