Diario Vasco

Gipuzkoako zinema indartzeko diru-laguntza

'Aundiya' pelikulako eszena batzuk Altzoko eliza barruan grabatu ziren.
'Aundiya' pelikulako eszena batzuk Altzoko eliza barruan grabatu ziren. / DAVID HERRANZ
  • Aldundiak 149.000 euro jarriko ditu bost pelikula sustatzeko

Kulturako diputatu nagusia den Denis Itxasok Gipuzkoako zinema sustatzeko helburuarekin bere departamenduak emango duen dirulaguntza 149.000 eurokoa izango dela esan du ostegun honetan. Konkretuki bost filmei heman nahi diete babesa Aldunditik: 'Aundiya', 'Dantza', 'Aquí es posible', 'Comunicación s.l.', 'Chillida: Esku huts' eta 'Baskavigin'. Azkeneko biak Zinemaldian estreinatuko dira, Zinemira sekzioan.

Aurkezpenean Itxasok nabarmendu ditu aurtengo Gipuzkoako ekoizpen zinematografikoen uzta bikaina, eta horietako zenbaiten konplexutasun tekniko eta artistiko handia. Bertan egon dira, baita ere,… Itxasok adierazi duenez «badira zenbait urte film bikainak egiten direla. ‘Gipuzkoa’ markaren adierazle garbiak dira, ikus-entzunezko mapan, bai estatu mailan eta baita nazioarteko mailan, gurea sustatuz toki bat lortu daitekeela erakusten dute, bai talentuaren ikuspuntutik eta bai ekoizpen egituratik».

Kultur diputatuaren iritziz «ikus-entzunezkoen sektoreak, eta, bereziki, zinema eta dokumentalen ekoizpenak lehen mailako kultura garrantzia du. Zinemak eta ikus-entzunezko edukiek gure munduaren ikuspegia, gure errealitatea, idiosinkrasia eta baloreak adierazteko plataforma dira, eta horiek hizkuntza unibertsal baten bidez adierazteko: irudiaren bidez, hain zuzen ere. Baita ere da euskarri garrantzitsu bat gure kultur ondare nagusiaren –euskararen– hedapenerako eta erabilerarako, baita balio handiko euskarri bat ere euskaren sozializaziorako».

Garrantzi ekonomikoa

Kultura hedadura horrek garrantzi ekonomiko handia izan dezake Gipuzkoarentzat; izan ere, Itxasoren hitzetan «ikus-entzunezko edukiak tresna garrantzitsuak dira gure irudia munduan proiektatzeko, eta oinarria izan daitezke aberastasuna eta lana ekartzen dituen bertako industria batentzat. Helburu hori lortzeak estrategia bat eskatzen du, garapena eta ekintza uztartuko dituena Tabakaleraren gisako azpiegituren bidez eta edukien ekoizleentzako babesaren bidez, horren ekintzak eta ikus-entzunezkoen sektorea finkatzeko».

Itxasok gogora ekarri du iaz 110 ikus-entzunezko filmaketa egin zirela, hau da, 102 titulu ezberdin Gipuzkoako 30 herritan filmatuta. Horrek suposatu zuen Gipuzkoan 7.852.601 euroko inbertsio zuzena egin zela. Guztira 1725 pertsonek parte hartu zuten, batez ere, Euskadin kokatutako ekoiztetxeek 600 egunetik gorako epean egindako filmaketetan. Bestalde, Aldundia lanean ari da, abantaila garrantzitsuak eskaintzeko Gipuzkoan garatzen diren produkzioetan inbertitzen duten enpresentzako, hau da, hainbat zerga onura eskaintzeko. Inbertsioen errendimendua garrantzitsua da; izan ere, % 20 eta 38ren bitartean kokatzen da errendimendu hori bi urteren barruan.

Gauzak horrela, 'Aundiya' pelikulak 80.000 euroko dirulaguntza jasoko du; 'Dantza'k 40.000 euro hartuko ditu; 'Baskavigin'ek, 18.000 euro; 'Chillida Esku huts'ek, 6.000 euro eta 'Comunicación s.l.'ek, beste 6.000 euro.