Chillida-Leku jendartera zabaltzeko urtea

Chillida-Lekuko bisitariak, 2011n/Usoz
Chillida-Lekuko bisitariak, 2011n / Usoz

Eduardo Chillida eskultore gipuzkoarraren lana gordetzen duen parkea berriz ere zabalduko dute, 2011z geroztik itxita egon eta gero

DVDonostia

2018an gertatuko diren gauza guztien artean, gipuzkoar askok Chillida-Leku museoaren irekiera edukiko dute egutegian seinalatuta. Hernanin kokatutako museoak 2000. urtean zabaldu zituen ateak, baina 11 urtera, itxi egin zuten. Orain, Hauser&Wirth etxe suitzarrak esklusiboki eta nazioartean ordezkatuko du Chillidaren lana. Ez dute data zehatzik zabaldu, baina uda garai aldera izatea espero da.

Luis Chillidak, artistaren semeak, egunkari honi egindako deklarazioetan, familia akordio honekin "oso pozik" gelditu dela azaldu zuen. Susie Guzman Hauser&Wirth-eko bozeramaileak ere poztasuna azaldu zuen, "publikoari Chillida-Leku ireki eta museoa biziberrituko baitu" akordioak.

Chillida familiaren eta Kontratuaren Hauser&Wirth etxearen kondizio zehatzak ezagutzera eman ez dituzten arren, izan badirela azaldu zuten. Adibidez, museoa ez dute lekuz aldatuko "artistaren gogoa bere artelanak Hernaniko museoan mantentzea" baitzen.

Hauser&Wirth firma suitzarrak zabaldutako oharraren arabera, museoa "jasangarria izan dadin" egingo dute lan. Gertatuko diren aldaketak, adibidez, bi izango dira. Lehena, Hauser&Wirth-en New Yorkeko arte galerian egingo duten artista donostiarraren erakusketa. Bigarrena, Chillida-Lekun egingo dituzten nazioarteko artisten erakusketa tenporalak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos