Bueltan da haurrei eta familiei zuzendutako Zinegabonak zikloa

'Teresa eta galtzagorri' filmeko irudia./
'Teresa eta galtzagorri' filmeko irudia.

Abenduaren 26tik 31era bitartean euskarazko 11 film eskainiko dira euro bateko prezio sinbolikoan, eta bi tailer egingo dira

Gabonetan ez da zinema aretoetan haur eta gazteei zuzendutako pelikula komertzial eta arrakasta handikorik falta. Horien ondoan, Euskal Herriko zenbait aretotan, Zineuskadik EZAerekin eta EITBrekin batera antolatzen duen Zinegabonak ziklokoak ikus daitezke. Aurten, ohar baten bidez adierazi dutenez, berrituta dator, 11 film eta bi tailerrekin.

Zikloa Donostiako Principe zinemetan, Bilboko Multibox-Eitb eta Golem Alhóndiga aretoetan, Iruñeko Golem Baiona aretoetan, Laudioko Laudio Top Cinema aretoan eta Urruñako Itsas-Mendi zineman egongo da ikusgai. Tailerrak zein filmak 11:30ean hasiko dira eta 1 €-ko prezio sinbolikoa dute.

Asteartean, abenduaren 26an, Multibox-EITB aretoan hasiko da zinemaren eta aisialdiaren astea animazioko tailerrarekin. Ezinbestekoa izango da linterna bat eramatea parte hartzeko. Adin guztietako pertsonek hartu ahal izango dute parte tailerrean, edukiera bete arte. 7 urtetik beherako haurrak heldu batek lagunduta hartu beharko dute parte. Erabiliko den teknika Lightpainting izenekoa da. Pablo Picasso airean zezen bat marrazten erakusten duten argazkiak direla eta entzutetsua da. Teknika horren ezaugarri zirraragarriena honako hau da: parte-hartzaileak ez daki emaitza zein izango den amaituta ikusi arte. Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek ekarri beharreko material bakarra edozein neurri eta koloretako linterna bat da.

Asteazkenetik, abenduaren 27tik, aurrera, familian gozatzeko bikoizketa-tailerra ere eskainiko da. Parte-hartzaileek bikoizketako aktorea izatea dirudien bezain erraza ez dela ikusiko dute. Tailerraren dinamikak interpretazioko dohainak indartzeko, ahotsa ondo erabiltzeko, dikzio bikaina izateko eta ozen behar bezala irakurtzeko urratsak zein sinkroniako teknika ugarien inguruko ezagutza soil batzuk eskainiko ditu. Tailerrean, laneko material gisa, Zinegabonak zikloan programatutako filmak izango dituzte. Beste tailerrean bezalaxe, 7 urtetik beherako haurrak heldu batek lagunduta hartu beharko dute parte. Jardunaldi horiek arrakasta handia izan dute Durangoko Azokako azken edizioan.

Programatutako filmeei dagokienez, familiako kide guztiek euskarazko aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute lan hauekin: 'Albert' (Danimarka), 'Ballerina' (Frantzia), 'Batman Lego' (AEB), 'Laban, mamu txikia' (Suedia), 'Nur eta herensugearen tenplua' (Euskal Herria), 'Orm elurretako erresuman' (Errusia), 'Ozzy' (Espainia), 'Pan, sekula betirako bidaia' (AEB), 'Teresa eta galtzagorri' (Euskal Herria), 7. 'Ipotxa' (Alemania) eta 'Zikoinak' (AEB).

Honatx programazioa, aretoz areto:

PRINCIPE ZINEMAK - DONOSTIA

Osteguna, abenduak 28, 11:30 - Animazio-tailerra

Ostirala, abenduak 29, 11:30 - Bikoizketa-tailerra

Larunbata, abenduak 30, 11:30 - 'Zikoinak'

Igandea, abenduak 31, 11:30 - 'Albert'

ITSAS MENDI ZINEMA – URRUÑA

Larunbata, abenduak 30, 11:30 - 'Teresa eta galtzagorri'

Igandea, abenduak 31, 11:30 -'Nur eta herensugearen tenplua'

MULTIBOX ARETOAK – BILBO

Asteartea, abenduak 26, 11:30 - Animazio-tailerra

Asteazkena, abenduak 27, 11:30 - 'Ballerina'

Osteguna, abenduak 28, 11:30 - 'Batman Lego'

Asteazkena, abenduak 29, 11:30 – 'Laban, mamu txikia'

GOLEM ALHONDIGA ZINEMAK - BILBO

Asteazkena, abenduak 27, 11:30 - Animazio-tailerra

Osteguna, abenduak 28, 11:30 - Bikoizketa-tailerra

Larunbata, abenduak 30, 11:30 - 'Ozzy'

Igandea, abenduak 31, 11:30 - 'Orm Elurretako Erresuman'

LAUDIO TOP ZINEMA - LAUDIO

Asteazkena, abenduak 27, 11:30 - Bikoizketa-tailerra

Ostirala, abenduak 29, 11:30 - Animazio-tailerra

Larunbata, abenduak 30, 11:30 - 'Pan, sekula betirako bidaia'

Igandea, abenduak 31, 11:30 - 'Zazpigarren ipotxa'

GOLEM BAIONA – IRUÑEA

Larunbata, abenduak 30, 11:30 - 'Orm Elurretako Erresuman'

Igandea, abenduak 31, 11:30 - 'Ozzy'

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos