Booktuberren bigarren kedadak

14 eta 18 urte bitarteko gazteen parte-hartzea bilatzen dute antolatzaileek / Booktuberboom webgunea

Irailak 30ean Andoaingo liburutegian eta urriak 7an Eibarko Juan San Martin liburutegian izango dira hurrengo kedadak

DVDonostia

Lehen-lehenengoa ez zen EAEn izan, Galtzagorrik eta Galdakaoko Udalak urte pare bat baitzeramaten Bizkaiko herri horretan booktube lehiaketa antolatzen, baina bai erkidego mailako aurrena. Booktuberren bigarren kedadaren txanda heltzear da orain.

Egitasmoaren helburua EAEko booktuber plataforma sortzea da, hau da, euskal booktuber komunitateren lehen hazi horren loratzea. Eta horretarako, EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteen parte-hartzea bilatzen dute antolatzaileek.

Horretarako sortu dute BOOKTUBERBOOM Lehiaketa (booktuber lehiaketa), batetik, eta baita lehiaketa sustatzeko booktuber kedadak antolatu ere. Lehenengo kedada arrakastatsuen ostean bigarren kedadak honako leku eta egunetan egingo dira, Iban Garcia azkoitiar youtuberrak gidatuta:

Irailak 22, ostirala: 18:30-20:30. Getxoko GauEgun gaztelekuan. Dinamizatzailea: Intza Alkain.

Irailak 30, larunbata: 11:00-13:00. Andoaingo Liburutegian. Dinamizatzailea: Iban Garcia youtuberra.

Urriak 7, larunbata: 11:00-13:00. Eibarko Juan San Martín Liburutegian. Dinamizatzailea: Iban Garcia youtuberra.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos