Bilbao Mendi Film Festivalaren amateurrentzako film laburren lehiaketa abian da

Mendiko kirolak, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena edo etnografiaren moduko gaiak landu ahalko dira
Mendiko kirolak, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena edo etnografiaren moduko gaiak landu ahalko dira

Mendi Short lehiaketaren laugarren edizioan izena emateko epea zabalik dago jada

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiak Mendi Short lehiaketaren laugarren edizioan izena emateko epea zabaldu du ostiral honetan. "Nazioarte mailako lehiaketa da eta bideo sortzaile amateurrei zuzenduta dago", antolakuntzak jakinarazi duenez.

Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten film laburrek parte hartu ahal izango dute, hau da, alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena edo etnografia moduko gaiak lantzen dituztenek.

Aurkeztutako lanek bost minutuko iraupena izango dute gehienez, eta 2017an sortuak behar dute izan. Azaroaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Mendi Short 2017ko Film Labur Onenari Saria jasoko du irabazleak, eta bere lana Bilbao Mendi Film Festivalaren hamargarren edizioko (abenduak 8-17) bigarren asteburuan proiektatuko da Bilboko BBK aretoan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos