Borrar
Epaimahaiaren erabakia jakitera emateko antolatu zen ekitaldian, ezkerretik eskuinera Felix Maraña, Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Jon Luqui Urretxuko alkatea eta Patxi Andion,
Bihar emango dira Urretxun Iparragirre literatura sariak

Bihar emango dira Urretxun Iparragirre literatura sariak

Aurreko urteetan bezala, Patxi Andionek kantatuko ditu poeta urretxuarraren zenbait konposizio

Jueves, 8 de marzo 2018, 12:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2017ko Iparragirre literatura sariak nortzuk irabazi zituzten abenduan jakinarazi bazen ere, ostiral honetan emango dira, martxoaren 9an, 19:00etatik aurrera Urretxuko udaletxeko pleno aretoan egingo den ekitaldian. Ohi denez, obra sarituak jasotzen dituzten liburuak aurkeztuko dira ekitaldian, eta azken edizio honetan lehen aldiz epaimahaiko kide izan den Patxi Andionek poeta urretxuarraren zenbait konposizio kantatuko ditu.

1997 urtean idazle gazteen lana sustatzeko sortu zituzten sariok Urretxu eta Zumarragako Udalek. Deialdiak barne hartzen ditu bertsopaperak zein euskarazko eta gaztelaniazko poesia eta narratiba. Bertsopaperen atalean, biren artean banatu behar izan dute lehen saria, Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren 'Ez beti da ez!' eta Karmele Mitxelena oiartzuarraren 'Bizitza zor' 'ex aequo' irabazle izendatzea erabaki baitzuen Zumarraga–Urretxu Bertso Eskolako kideek osatutako epaimahaiak. Kategoria honetan, berriz, 16 urtetik beherakoentzako saria eman gabe geratu zen.

Euskarazko poesia saria Mirian Lukik eskuratu du, 'Erreka' obrarekin, eta Mikel Fernándezek narratibakoa, 'Jangoikoa ez da nahikoa' ipuinarekin. Nabarmentzekoa da euskarazko bi modalitate horietan irabazle izan diren idazleak urretxuarrak izatea. Gaztelaniazko sariak, berriz, urrunago joan dira. Poesiakoa Madrilera, Simón Delgadok irabazi baitu, 'Viento seco' poema-bildumarekin. Narratibakoa Irun aldera joan da, Silvia D'Aquilaren 'El país que inventaste' kontakizuna nagusitu baita. Euskarazko lanetarako epaimahaia Irati Goikoetxeak eta Nerea Beldarrainek osatu dute. Gaztelaniazko lanak epaitu dituena, berriz, zabalagoa izan da, Elena Romanek, Jesús María Cormánek, Félix Marañak eta Patxi Andionek osatu baitute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios