Bidaia distopikoa Nosferatu zikloko filmekin

'La Atlántida' filmeko fotograma/
'La Atlántida' filmeko fotograma

Donostiako Antzoki Zaharrean ikusgarri daude ekaina bitartean 20 emanaldi inguru, askotariko etorkizun eta distopietan sakontzen dutenak

DVDonostia

Nosferatu zinema zikloak distopian sakonduko du, etorkizun inperfektuak aurkeztuz, eta era berean, ikusleen etorkizunaren inguruko ideiak kolokan jarriz. Ekaina bitartean luzatuko da 'Etorkizun inperfektua(k). Distopiak eta zinea' zikloaren agenda zabala, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Distopia terminoak, politikari eta ekonomista britainiar John Stuart Mill-ek 1868an sortu zuena, fikzio bat ematen digu aditzera. "Fikzio horrek xehetasunez deskribatzen du gizarte futurista bat, zitala berez, non aurrerabide sozialean, teknologikoan, moralean jarria dugun sinesmena zeharo suntsituko baituten era guztietako gehiegikeriek eta abusuek, progresua lortu nahian aurrera eramandakoek… ".

Hala eta guztiz ere, fikzio distopikoak ez dira bakarrik beren egileen irudimenak sortutakoak: deskribatzen dituzten izugarrikeriek gaurko arazoetan baitute oinarria. Egiazkoak diren ideiak edo arazoak denboran estrapolatzean datza, eta beraz, gure oraina ikuspegi kritiko batez aztertzeko balio digute.

1989. urtean sortu zen Nosferatu programazioa, urte osoan barrena zinema-zikloak eskaintzen dituena Donostiako Antzoki Zaharrean. Nazionalitate eta garai desberdinetako zuzendariak (Wim Wenders, Yasujiro Ozu, François Truffaut edota John Huston), zinematografiak (afrikarra, hego korearra, frantziarra), garai historiko zehatzak eta ziklo tematikoak izan dira orain arte antolatu diren 50 atzera begirako baino gehiagoren protagonistak. Zikloekin batera, gai berari buruzko liburua (lehen aldizkaria zena) argitaratzen dute.

Sarrerak eta abonuak

Saio bakoitzeko sarrerak 3,50€ balio ditu eta Donostia Kulturako webgunean eros daitezke, baita Tabakalerako informazio puntuan. Ziklorako abonuak (emanaldi guztiak eta bi liburu barne) 55€ balio ditu eta soilik Tabakalerako informazio puntuan eros daiteke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos