Beste lau dokumental Lau Haizetara Foroaren katalogoan

'The Ramadan cannon' dokumentalari dagokion irudia.
'The Ramadan cannon' dokumentalari dagokion irudia.

Aurten estreinatuko diren lanen artean Gaizka Urrestiren 'Arizmendiarreta, el hombre cooperativo' dago

Dokumentalgintzari lotutako produktore europarren artean koprodukzio-harremanak sustatzeko topagunea da Lau Haizetara Foroa, IBAIA ikus-entzunezkoen ekoizleen elkarteak bultzatua. Aurten hamahirugarren urtez egingo da Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa, irailaren 26tik 28ra, dokumentalaren industriako profesionalen artean harremanak eta nazioarteko koprodukzioa sustatzeko. Donostiako Zinemaldiari lotutako jarduera hau urtero indartzen doa, eta hasi zenetik "30 proiektu baino gehiago izan dira bertan lortutako bultzadari esker arrakastaz burutu ahal izan direnak eta azkenean ibilbide luzea izan dutenak", ohar baten bidez adierazi dutenez.

Foroaren aurreko edizioetan parte hartu zuten eta garapen- eta/edo ekoizpen-egoeran zeuden lau dokumental-proiektu amaituta daude, eta aurten bertan estreinatuko dituztela dago iragarrita. Aurtengo katalogoan sartuko diren lan berrien artean Euskal Herriko bat dago, Gaizka Urrestiren 'Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo', Gaizka Urrestirena. IBAIARI elkartutako enpresa den Altube Fikmak etxeak ekoitzi du, eta EITBren koprodukzioa da, ICAAren laguntza ere baduelarik.

Annita Hoel norvegiararren 'Cause of Death', Emilio Belmonte frantziarraren 'Impulso' eta Atta Awisat eta Nimrod Shanit israeldarren 'The Ramadan cannon' dira gainerakoak. Nahiz eta ez diren oraindik estreinatu, gehienak hainbat zinemalditan ibiliak dira, eta sariak jasotakoak ere bai.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos