'Bertsolaritza eta emakumea', aztergai Renon

'Bertsolaritza eta emakumea', aztergai Renon
F. DE LA HERA

Bertako Euskal Ikerguneak antolatutako jardunaldian Jone Miren Hernandez, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Oihana Iguaranek hartuko dute parte

Urtarrilaren 29tik otsailaren 3ra National Cowboy Poetry Gathering izeneko topaketak gauzatuko dira Elkon, Nevadan, The Western Folklife Centerren eskutik. Topaketa horren baitan antolatu ditu Renoko Euskal Ikerguneak (Center for Basque Studies) 'Bertsolaritza eta emakumea, marjinazioa eta ahalduntzea' izeneko jardunaldiak, Mintzola Ahozko Lantegiaren laguntzarekin.

Jardunaldi horietan ordezkaritza zabala izango dute Euskal Herriko bertsolari eta ikerlariek, hartuko dute parte Jone Miren Hernandez ikertzaileak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ikertzaile eta bertsolariek. Topaketetan euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin lotura duten beste zenbait ekintza ere egingo dira: besteak beste, 'Bertsolari' ikus-entzunezkoa eskainiko da.

Jardunaldiak apailatzeko ideia 2016ko uztailean sortu zen, Mintzolak antolatutako 'Europa bat-batean' kulturen arteko topaketan. Aurrerantzean Renoko Euskal Ikergunerekin auzolanean segitzeko asmoa duela adierazi du Mintzolak, "nola kantu inprobisatuaren Kulturartea Maparen egitasmoan hala kantu inprobisatuari buruzko jardunaldi edota argitalpenen sustapenean".

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos