Bertsolaritza eta bertsogintzaren gaineko gogoetak egingo dituzte asteartero

Txapelketa eta bertsogintza aztertuko duen lehena Uxue Alberdi izango da
Txapelketa eta bertsogintza aztertuko duen lehena Uxue Alberdi izango da / L. Garro

Hilaren 19tik hasita eta Bertsolari Txapelketa Nagusiak irauten duen bitartean, 16 lagunek bertsolaritzari buruzko artikuluak argitaratuko dituzte txapelketako webgunean

Hilaren 19tik hasita eta Bertsolari Txapelketa Nagusiak irauten duen bitartean, 16 kultur eragilek, ikertzailek zein nazioarteko adituk bertsolaritzari eta bertsogintzari buruzko artikuluak argitaratuko dituzte txapelketako webgunean. Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen 'Darwin eta gu' izango da lehen gogoeta.

Asteartero artikulu berri bat irakurtzeko aukera izango da eta horietan egileak bere ikuspuntutik helduko dio gaiari: kantaera, identitatea, umorea, generoa, literatura, pertsonaien eraikuntza, doinutegia... Horrez gain, txapelketako fase bakoitzaren amaieran saioetako balorazioa egingo dute zenbait adituk.

Honakook dira txapelketako webgunean artikuluak idatziko dituztenak: Uxue Alberdi, Ainhoa Azipurua, Arantza Urretabizkaia, Lorea Agirre, Xabier Sukia, Eñaut Agirre, Mateu Matas 'Xuri', Ane Labaka, Josu Goikoetxea, Eider Rodriguez, Ainhoa Agirreazaldegi, Harkaitz Cano, Manex Agirre, Martin Aramendi, Joanito Dorronsoro eta Iñaki Aurrekoetxea.

Uxue Alberdirena izango da argitara emango den lehen gogoeta, 'Darwin eta gu' izenburupean. Hilaren 19an izango da hori eta hortik aurrera asteartero izango duzue ekarpen berri berri bat

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos