Bertsolaritza eta 'ayllus' Marokoko kantu inprobisatua, eskuz esku

Latifa Laaroussia, Maialen Lujanbiorekin batera ariko den inprobisatzaile marokoarra./YOUTUBE
Latifa Laaroussia, Maialen Lujanbiorekin batera ariko den inprobisatzaile marokoarra. / YOUTUBE

Maialen Lujanbio bertsolariak eta Latifa Laaroussia ayllus-eko inprobisatzaileak emanaldia eskainiko dute aslehen honetan Iruñean

Bertsolaritzak eta Maroko arabieraz egiten den 'ayllus' kantu inprobisatuak bat egingo dute astelehen honetan, ekainaren 11an, Iruñeko Kondestable Jauregian. Maialen Lujanbio bertsolariak eta Latifa Laaroussia ayllus-eko inprobisatzaileak emanaldia eskainiko dute, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Emanaldia Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuak antolatu du, Mintzola Ahozko Lantegiarekin elkarlanean. Iruñeko Udalak eta unibertsitate bereko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrak ere lagundu dute ekimena. Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuaren ORFORCREA proiektuaren baitan kokatu da ekitaldia: ahozko sorkuntza aztertzen ari den Sarali Gintsburg ikertzaile errusiarra ari da egitasmoa gauzatzen, Europar Batasunean esleitzen den Marie Curie bekari esker.

Emanaldiaren ondoren mahai inguru bat izango da, eta, Lujanbio eta Laaroussiarekin batera, ahozko bat-bateko tradizioetan aditu diren ikertzaileek parte hartuko dute. Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Asier Barandiaranek bertsolaritzari buruzko azalpenak emango ditu, eta 'ayllus' kantu inprobisatuari buruzkoak Sarali Ginstburg Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak. Itzulpen zerbitzua izango da, arabiera-gaztelera eta euskara-gaztelera.

Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna Latifa Laaroussiarekin ariko da kantuan. Marokoko Chefchauen herrian jaio zen Laaroussia. Umetatik kanturako zaletasuna zuen arren, aitaren debekuaren ondorioz, jendaurrean kantuan egiteko bere ametsa egi bihurtzeko pixka bat itxaron behar izan zuen. Hainbat disko aterata ditu eta Marokoko telebistan ere agertu izan da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos