Bertsolariak Herri Urratsen alde

Bertsola Txapelketa Nagusiko finaleko irudia, Lujanbio txapeldun izendatu zutenean/
Bertsola Txapelketa Nagusiko finaleko irudia, Lujanbio txapeldun izendatu zutenean

Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre Baionan izango dira Iparraldeko ikastolen aldeko bertso-saioan

DVDonostia

Abenduaren 17an Bertso Txapelketa Nagusiaren finala izan zen Barakaldoko BECen. Maialen Lujambio txapeldunarekin batera, gainontzeko zazpi finalistak Herri Urratsen alde bertso-saioa egingo dute urtarrilaren 12an, ostiralez, Baionako antzokian.

Bertsoz bertso, urte berriko kanpainaren lehen doinuak entzunaraziko dituzte Iparraldeko hirian. Orain arte saio umerotsu, hunkigarri eta aparta emanen dute Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre bertsolariek. BECen izateko aukera izan ez zutenentzat, edo berriz entzun nahi dutenentzat, aukera ona izan daiteke hau.

Sarrerak eskuragarri daude jada Baionako Elkar dendan, inguruko ikastola guztietan eta www.herriurrats.eus webgunean. 10 euro edo eusko-ko prezioa dute helduentzako sarrerek eta 5 eurokoa haurrentzat direnek.

Saioa 8.30etan hasiko da, baina ateak7etan zabalduko dituzte. Han bertan ere eros daitezke txartelak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos