Bergaran eta Irunen aurkeztuko du Jabier Muguruzak azken diskoa

Muguruza, iazko uztailean, oraingoz azkena duen diskoaren grabaketa lanetan./MIKEL FRAILE
Muguruza, iazko uztailean, oraingoz azkena duen diskoaren grabaketa lanetan. / MIKEL FRAILE

'Leiho bat zabalik' musikari irundarraren hamabosgarren lana da, bere ibilbidera aldaketa nabarmena ekarri duena

Jabier Muguruza musikari irundarrak iazko udazkenean aurkeztu zuen 'Leiho bat zabalik' diskoa. Azaroan eman zuen lehen kontzertua Donostian; Durangoko Azokan ere izan zen, jakina, eta Bizkaiko beste agertoki batzuetan zein Katalunian ere ibili da oraingoz azkena duen lana aurkezten. Aste honetan etxean joko du, Irungo Oiasso Museoan, datorren larunbatean, 19:00etan. Bezperan, otsailaren 23an, Bergarako Seminarixoan ariko da 20:00etatik aurrera.

Kasu bietan, gitarra elektrikoekin ariko den Ander Mujika izango du alboan Muguruzak, bera, ahotsa jartzeaz gain, samplerraz arduratuko delarik. Izan ere, hasieratik iragarri zuen formatu soilean eramango zuela aretoz areto hamabosgarrena duen lana. Hamabosgarrena, eta aurrekoekiko desberdina, ohikoak izan dituen soinu akustikoen tokia gitarra elektrikoek eta giro elektronikoak hartu baitute. Diskoaren aurkezpenean esan zuzenez, "bi hamarkadako ibilbidearen ostean, soinu-paisaiaz aldatu" du lan honetan.

Orain arte harrera oso ona izaten ari den diskoan Harkaitz Cano, Lourdes Oñederra, Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta edo Iñigo Astizen hitzak entzun daitezke, gaur-gaurko gaiei lotuak gehienak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos