Bere bidea hasi du 'Euskara Ibiltaria' erakusketak: Iruñeko Parlamentuan du orain geltokia

Erakusketa Bilbon izan zeneko artxiboko irudia/Euskaltzaindia
Erakusketa Bilbon izan zeneko artxiboko irudia / Euskaltzaindia

Atlas linguistiko bat zer den azaltzen dueuskararen inguruko erakusketak, baita Nafarroan agertzen diren fenomeno linguistikoak zintzuk diren eta euskalkien alorrean euskarak duen aberastasuna, besteak beste

Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen 'Euskara Ibiltaria' erakusketa inauguratu dute Nafarroako Parlamentuan. Erakusketa urriaren 31 bitartean egongo da zabalik, eta Laboral Kutxaren babesa jaso du.

Erakusketa inauguratzeko ekitaldian parte hartu zuten Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, Julio Gallastegi Laboral Kutxako zuzendari nagusiak, Adolfo Arejita EHHA egitasmoaren zuzendariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak. Euskaltzaindiak prentsa ohar bidez gogoratu duenez, 'Euskara Ibiltaria' erakusketaren helburu nagusia da erakustea euskarak tradizioz bizi izan den lurralde osoan nolako formak hartzen dituen, mapen eta irudien bidez.

Bestelako helburuak ere baditu erakusketak: Atlas linguistiko bat zer den azaldu; 1980ko hamarkadan abian jarri zen Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoaren historia aipatu; Atlasa lantzeko erabilitako metodologia, materialak eta bestelakoak ezagutarazi; euskalki eta hizkeren alorrean euskarak duen aberastasuna ikastetxe, euskaltegi eta bestelakoetako ikasle eta irakasleei ezagutzera eman; eta, bide batez, Euskaltzaindiak gaur egun eskaintzen dituen baliabideak eta materialak ezagutarazi, EHHA bera oinarritzat hartuta. Gainera, erakusketan interes berezia eman zaie Nafarroan agertzen diren fenomeno linguistikoei.

Orain arte, Iruñera heldu aurretik, 'Euskara Ibiltaria' erakusketaren lau edizio egin ditu Euskaltzaindiak: Beasainen, Portugaleten, Bilbon eta Baionan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos