Beñat Gaztelumendi sailkatu da zuzenean bigarren itzulirako

Beñat Gaztelumendi/
Beñat Gaztelumendi

Julio Soto izan da bigarren Maule-Lextarren, eta Nerea Ibartzabal hirugarren

DV

Puntuei erreparatzen bazazie, esan liteke aurreko bi finalaurrekoen azpitik ibili dela larunbat arratsalde honetan Maule-Lextarren jokatu den hirugarrena.Izan ere, 695,5 punturekin irabazi du Beñat Gaztelumendik hiru txapeldun (Gaztelumendi bera, Gipuzkoakoa; Julio Soto, Nafarroakoa eta Etxahun Lekue, Bizkaikoa) bildu dituen hirugarren finalaurrekoa, eta horren zuzenean jarri du bigarren itzulian, zehazki azaroaren 19an Amurrion jokatuko den saioan. Honezkero bigarren itzulian postua segurtatuta duten Sustrai Colinak eta Maialen Lujanbiok705 eta 750 punturekin irabazi zituzten, hurrenez hurren, Bastida eta Irungo saioak.

Maule-Lextarreko Ororena jai alain jokatu den saioan bigarren Julio Soto izan da, 668,5 punturekin, eta oso gertu izan du hirugarrena, Txapelketako ezustekoetako bat izaten ari den Nerea Ibartzabal, 663 puntu pilatu baititu burutu beharreko ariketetan. Sailkapena osatu dute Etxahun Lekuek (656,5), Nerea Elustondok (637,5) eta Beñat Iguaranek (604).

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos