Basarri bertsopaper sariaren XXXIII. edizioa abian da

Basarri, 1995ean, Zarauzko Udalak eskaini zion omenaldiak./Etxeberria
Basarri, 1995ean, Zarauzko Udalak eskaini zion omenaldiak. / Etxeberria

Zarauzko Udalak antolatzen duen lehiaketa honetara irailaren 31ra arte bidal daitezke lanak

"Euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian" Basarri Bertsopaper sariaren XXXIII. Edizioa antolatu du Zarauzko Udalak. Izan ere, 1913an Errezilen jaioa bazen ere 1999an hil zen Iñaki Eizmendi 'Basarri' umetan joan zen Zarautzera bizitzea, familiarekin batera, eta Zarautzek beti izan du gogoan herriko egindako bertsolari, hizlari eta kazetaria.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, zortzi bertso izango dituzte gut xienez bertsopaperek, eta parte-hartzaileek nahi adina bidal ditzakete. Lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute, gaia librea delarik.

Lanak bidaltzeko epea zabalik da jada, eta uztailaren 31an amaituko da. Zarauzko Udaleko Kultura Departamentura bidali behar dira (Sanz Enea Kultur Etxea, Nafarroa kalea, 20800 Zarautz) bidali behar dira, baldintza zehatzat beteta: makinaz idatzitakoak izan behar dute, bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz; lan bakoitzaren originala bidali behar da eta lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.

Izan kontuan ez direla posta elektronikoz jasotako lanak onartuko. Bertsopaperak izengoiztiz sinatu beharko dira, eta aparteko gutun-azal itxi batean jarri egilea identifikatzeko datuak (izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak). Gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

Sariei dagokienez, bi emango dira. Lehenengoa, 1.500 euro eta txapela dituena, eta bigarrena, 1.000 euro eta oroigarria barne hartzen dituena.

Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du, eta horretarako, pertsona adituak aukeratuko ditu. Epaimahaikide izango da 2016 urteko Lizardi Bertso Gazte Sariaren irabazlea.

Epaiaren berri 2017ko irailaren 1ean emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen Txapelketaren barruan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos